Glotodidaktika
Hizkuntzak irakasteko didaktika
Glotodidaktika hizkuntzen irakaskuntzaz arduratzen den didaktika-arloa da. Didaktika berezien arloan, ama hizkuntza zein bigarren eta ondorengo hizkuntzak irakasteko metodoez arduratzen da. Ildo horretatik, hizkuntzalaritza, psikologia, soziologia eta informatika arloetako teoria eta ereduak erabili ditu. Era zabalagoan, ikaslearen hezkuntza integralean parte hartuz, giza gaitasunen garapenerako ekarpenak ere egin ditu.[1]
Historia
aldatuGlottodidactica poloniar aldizkariarekin batera sortu zen glotodidaktika terminoa, 1963 urtean hain zuzen. Renzo Titone pedagogoak ere terminoa zabaldu zuenetako bat izan zen, glotodidaktikaren inguruko liburu anitz idatziz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Abel, Camacho. (). Helduen Euskalduntzearen II. eta III. Jardunaldiak. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380149. PMC 432930041. (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotidaktika-Topaketa. Bilbo 2018
- 2002ko Helduen Euskalduntzearen V. Jardunaldiak. Santurtziko euskaltegiko webgunean
- Helduen euskalduntzearen IV. Jardunaldien aktak
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |