Gisela Gaytán
Bertha Gisela Gaytán Gutiérrez (Celaya, 1986ko apirilaren 6a – San Miguel Octopan, 2024ko apirilaren 1a) mexikar politikaria izan zen[1][2].
Gisela Gaytán | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Celaya, 1986ko apirilaren 6a |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | San Miguel Octopan (en) , 2024ko apirilaren 1a (37 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Universidad La Salle (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Bizitza
aldatuGisela Gaytán Guanajuato estatuko Celaya hirian jaio zen 1986ko apirilaren 6an[1] eta Benito Juárez auzoan hazi zen[3]. Justizia Administratiboa ikasi zuen Lasallista Benavente Unibertsitatean eta gero Udal Kontuhartzailetzan lan egin zuen[4].
Hil baino zortzi urte lehenago politikan sartu zen, lehenik Alderdi Iraultzaile Instituzionalean eta gero Morena alderdian. 2024ko apirilaren 1ean tiroz hil zuten Celayako udal hauteskunde kanpainako lehen agerraldian[5]. Hilketaren ostean, Guanajuatoko gobernadore izateko hiru hautagai ofizialek, Alma Alcaraz Hernándezek, Libia Dennise Garcíak eta Yulma Rocha Aguilarrek hauteskunde kanpainako jarduerak eteten zutela jakinarazi zuten[6]. Andrés Manuel López Obrador Mexikoko presidenteak doluminak adierazi zituen[7].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) Cruz, Nadia. «¿Quién fue Gisela Gaytán? La candidata de Morena asesinada en su primer mitin de campaña en Celaya, Guanajuato» SDP Noticias 2024-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Asesinan a Gisela Gaytán, candidata de Morena a la alcaldía de Celaya, en el central estado mexicano de Guanajuato» Univisión 2024-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Quién era Gisela Gaytán, la candidata de Morena que fue asesinada en Celaya, Guanajuato?» Milenio 2024-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Quién era Gisela Gaytán, la candidata asesinada en un mitin en Celaya» Telediario 2024-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Asesinan en un mitin a Gisela Gaytán, candidata de Morena a la alcaldía de Celaya, en México» El Comercio 2024-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martinez, Rubi. «Candidatas a la gubernatura de Guanajuato suspenden actos de campaña tras asesinato de Gisela Gaytán» Infobae 2024-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «AMLO asegura que es un ‘día triste’ tras el asesinado de candidata de Morena en Guanajuato» Forbes 2024-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Mexikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |