Gaur egungo kluba 1945ean sorturiko Club Getafe Deportivo-en ondorengoa da, hau 1983an diru arazoak zirela eta desagertzerakoan sortu berria zuten Club Deportivo Getafe Promesas filialari izena aldatu zioten Getafe Club de Fútbol izan zedin.
2002-03 denboraldian Bigarren mailan ari zela "Gica" Craioveanu, Vivar Dorado eta Diego Rivas jokalariak fitxatu zituen taldeari bultzada eman asmoz. Hurrengo urtean Josu Uribe asturiarra entrenatzaile zuela lehen mailara igotzea lortu zuen.
2007 eta 2008ko Errege Kopako finalak jokatu zituen, lehenengoan Sevillak 1-0 garaitu zuen eta bigarrenean Valenciak (3-1). Bolada onari jarraituz 2010eko Ligan seigarren postua lortu zuen, 58 punturekin. Hiruzpalau urte bikain horiei esker UEFA Europa League txapelketan jokatzeko aukera izan zuen. 2007-08 denboraldian final laurdenetan kanporatu zuen Bayern Munich handiak, Alemanian 1-1 egin eta Madrilen 3-3 egin ondoren, eta 2010-11 urtean ligaxka fasera iritsi zen. Hurrengo urteetan ordea maila apaldu zuen eta behekaldeko postuetan ibili zen, 2016an lehenengo mailatik bigarren mailara jaitsi zen arte. 2016-17an hirugarren egin zuen ligan eta igoera play-offak jokatu ondoren Lehen mailara itzuli zen. Hurrengo denboralditan gora egin du eta 2018-19 denboraldian Txapeldunen Ligako postuetan egon zen jardunaldi askotan eta azkenean 5. postua lortu eta Europara itzuli zen.
Club Getafe Deportivo-ren uniformea zuria zen. 1983. urtean talde berria sortu zenean ekipamendu urdina hartu zuen, hori baitzen eraikuntzako langileen buzoen kolorea.
Getafe Deportivo + Getafe CF, 2023-24 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 19
- Denboraldiak 2. mailan: 13
- Denboraldiak 2. B mailan: 11
- Denboraldiak 3. mailan: 19
- Ligako posturik onena: 5.a Lehen mailan (2018-19)
2023ko uztailaren 19an eguneratua.
Irabazitako txapelketak
aldatu
Espainiako txapelketak: 0
aldatu
seigarren 2009-10 denboraldian
finalista 2007 eta 2008an
final laurdenak 2008an
2012
Azken urteetako ibilbidea
aldatu
Urtea |
Espainiako Liga |
Errege Kopa |
Europa
|
2000-01 |
21.a (2. mailan) |
1/64 |
|
2001-02 |
5.a (2.B mailan) |
1/64 |
|
2002-03 |
11.a (2. mailan) |
1/32 |
|
2003-04 |
2.a (2. mailan) |
1/64 |
|
2004-05 |
13.a |
1/16 |
|
2005-06 |
9.a |
1/16 |
|
2006-07 |
9.a |
2.a |
|
2007-08 |
14.a |
2.a |
1/4 (Europa League)
|
2008-09 |
17.a |
1/32 |
|
2009-10 |
6.a |
1/4 |
|
2010-11 |
16.a |
1/16 |
Liga fasea (Europa League)
|
2011-12 |
11.a |
1/32 |
|
2012-13 |
10.a |
1/16 |
|
2013-14 |
13.a |
1/16 |
|
2014-15 |
15.a |
1/4 |
|
2015-16 |
19.a |
1/32 |
|
2016-17 |
3.a (2. mailan) |
2. itzulia |
|
2017-18 |
8.a |
1/16 |
|
2018-19 |
5.a |
1/4 |
|
2019-20 |
8.a |
2. itzulia |
1/8 (Europa League)
|
2020-21 |
15.a |
2. itzulia |
|
2021-22 |
15.a |
2. itzulia |
|
2022-23 |
15.a |
1/16 |
|
2023-24 |
12.a |
1/8 |
|