Gers
Gers (frantsesez fonetikoki ʒɛʁs edo ʒɛːʁ) Okzitania eskualdeko departamendua da (32), Gers ibaiak zeharkatua, Garonaren ibaiadarra.
Gers (32) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Okzitania |
Prefetura | Auch |
Prefeta | Jean-Pierre Pujol (PS) |
Azpiprefeturak | Condom Mirande |
Barrutiak | 3 |
Udalerriak | 463 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°39′N 0°35′E / 43.65°N 0.58°E |
Azalera | 6.257 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 192437 |
Dentsitatea | 30.755,473869266 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Auch da hiriburua.
Geografia
aldatuMugakide ditu Pirinio Garaiak hegoaldean, Garona Garaia ekialdean, Tarn eta Garona, Lot eta Garona iparraldean, Landak mendebaldean eta Pirinio Atlantikoak hego-mendebalean.
Nahiko herrialde zelaitsua da, mendixka batzuekin. Ibai denak Bizkaiko Golkorantz dabiltzate, bi multzotan: Garonarena eta Aturrirena.
Klima kontinentala du eta udan ibaiek oso ura gutxi ditu.
Hiri handienak : Auch (hiriburua, 19.954 biztanleekin 2011n), Condom (7.099 b. 2009an) eta Fleurance (6.360 b. 2009an).
Historia
aldatuAntzinako Akitaniaren zatia, Auch eta Elusa ziren Akitaniaren hiriburuak erromatarren garaian; gero, Gaskoniako dukerria desegin zenean, konderrietan banatuta zegoen (haien artean Armañac zen boteretsuena) eta banan-banan Frantziaren barruan geratu zen Gaskoiniako probintzian. Frantziako Iraultzaren ondorioaz, 1790eko martxoaren 4an sortu zen departamendua. 1808 departamendu zati bat (Lavit kantoia ipar-ekialdean) Tarn eta Garonaren departamendura lotu zen.
D'Artagnan famatua herrialde honetan jaio zen.
Kanpo estekak
aldatu