Gerry Kelly
Gerard "Gerry" Kelly (Belfast, 1953ko apirilaren 5a) irlandar errepublikar politikari bat da. Iraganean Behin-behineko IRAko kide izana, 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmena ahalbideratuko zuen Ipar Irlandako bake prozesuan parte hartu zuen eta gaur egun Sinn Féin alderdiko kidea da.
Biografia
aldatu1970eko hamarkadatik 1990eko hamarkadaraino Behin-behineko IRAko kide izan zen, 1973an Londresen beste hainbat IRAkideekin batera lehergailu bidezko hainbat atentatu burutu ondoren atxilotua izan eta ingeles espetxeetan preso sartu zuten. Bertan, irlandar presoen estatu politikoaren aldeko gose greban parte hartu zuen. 1975ean Ipar Irlandako Maze espetxera lekualdatua izan zen. 1977, 1982 eta 1983an ihesaldi saiakerak burutu zituen.
1983ko Maze espetxeko ihesaldi handian parte hartu zuen, honetan Bigarren Mundu Gerraz geroztik Europan espetxe batetik egindako preso kopuru handienak ihes egin zuen eta Erresuma Batuko historiako inoizko espetxe ihesaldi handiena izan zen, denera Kelly eta beste 37 irlandar presoek ihes egin zuten, sei pistola erabiliz eta ihes egiteko espetxeko gosari-banaketa kamioia bahituz. Hiru urtez Europan IRAkide aktibo bezala jardun zuen.
1986ko abenduaren 4ean Brendan "Bike" McFarlane IRAkidearekin batera Amsterdamgo pisu batean atxilotua izan zen. Atxiloketan pasaporte faltsuak, 14 errifle, 100.000 munizio ale eta nitrobentzenoa atzeman zizkieten. Herbeheretan epaituak izan eta Erresuma Batura estraditatua izan ondoren preso sartu zuten. 1989ko ekainaren 2an herbeherear agintariekin negoziatutako estratidatzio baldintzen arabera aske gelditu zen.
1990-1993 artean Sinn Féineko Martin McGuinness eta adiskideminarekin batera Britainiar Gobernuarekin Ipar Irlandako gatazkaren Bake Prozesurako negoziaketa sekretuetan parte hartu zuen. Gerora, Kelly bera Sinn Fein alderdiko kide bilakatu zen, 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmena ahalbideratuko zuen Ipar Irlandako bake prozesuan errol garrantzitsua jokatuz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerry Kelly |