[go: up one dir, main page]

George Segal (eskultorea)

George Segal (New York, AEB, 1924ko azaroaren 26a - New Brunswick, New Jersey, AEB, 2000ko ekainaren 9a) estatubatuar eskultorea izan zen.

George Segal (eskultorea)

(1979)
Bizitza
JaiotzaNew York1924ko azaroaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew Brunswick2000ko ekainaren 9a (75 urte)
Hezkuntza
HeziketaRutgers Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitatea
Pratt Institute (en) Itzuli
Stuyvesant High School (en) Itzuli
Cooper Union (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, nekazaria, ilustratzailea, argazkilaria, artista grafikoa, margolaria eta artista bisuala
Lantokia(k)New York
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
MugimenduaPop Artea
Genero artistikoaArte figuratiboa

Biografia

aldatu

Gurasoak sobietar emigranteak zituen. Ikasketak Cooper Union Eskolan, Pratt Diseinu Institutuan, New Yorkeko Unibertsitatean eta Rutgers Unibertsitatean egin zituen. Margolari gisa hasi zen, pintura abstraktua lantzen, eta 1950eko hamarraldian Pop Art higikundearen baitan sailkatu zuten.

Eskultore gisa, berriz, 1960tik aurrera jardun du. Bere obra figuratiboek eman diote ospea; kolore zuriko lanak egin ohi ditu, igeltsuzkoak, eta errealitatean duten neurri berean irudikatzen ditu gauzakiak. Bere lanetako giza irudietarako igeltsuzko moldeak pertsonen hustuketetatik atereak dira, eta tankera osatu gabea edo zabarra erakusten dute; xehetasun gutxiko irudiak dira. Oro har, ezinegona, alienazioa, barnekotasuna adierazten dute beren jarrera eta keinuekin. Gertaleku arruntetan edo bakartietan daude kokaturik, adibidez igogailuetan, autobusetan, etab., eguneroko bizitzako gauzakiez inguraturik, eta Estatu Batuetako bizimoduaren isla dira.

Segalek bere lanetan eguneroko gauzakiak txertatzeko erakutsi duen zaletasunagatik (adibidez 1963ko "Emakume bat zangoko ileak kentzen" irudian, komuneko gauzakiak eta bizarra mozteko labana) sailkatu izan dute artista pop gisa, baina bestalde Pop Art joera inpertsonalaz haraindi doan malenkonia eta sentimenduak erakutsi ditu, eta alde batera utzi du joera horrek erabili ohi duen ironia.

Lan aipagarriak ditu The Diner (1964-1966, "Afaria"), The Truck (1966, "Kamioia"), Who's Afraid of Virginia Woolf? (1966, "Nor da Virginia Woolfen beldur?"), The Laundromat (1966-1967, "Garbitegia") eta The Holocaust (1983, "Holokaustoa"). 1999. urtean Arteen Domina Nazionala eman zioten.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Segal (eskultorea) Aldatu lotura Wikidatan