Galileako itsasoa
Galileako itsasoa edo Kinneret aintzira —antzina: Genesaret aintzira edo Tiberiadeko itsasoa—[1] (hebreeraz כִּנֶּרֶת , "Kinéret" hebreerazko kinorretik (kinnor) bere formagatik, Zenbakiak 34:11, Josue 13:27, eta arabieraz بحيرة طبريا, Bujayrat Tibiriyā) mendebaldeko Asiako ur gezako aintzira bat da, Ekialde Hurbilean dagoena eta Israelen lurraldearen barnean, bere ipar-ekialdeko ertzean dagoen 10 metroko zabalera duen ertz-lerro bat barne.
Galileako itsasoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | −211,08 m |
Mota | laku monomiktiko |
Luzera | 21 km |
Zabalera | 12 km |
Azalera | 168 km² |
Sakonera | 44 m 25,6 m |
Bolumena | 4.131.000.000 m³ |
Eponimoa | Tiberiade |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°49′08″N 35°35′24″E / 32.818906°N 35.590033°E |
Honen parte da | Jordango Rift Harana |
Estatu burujabe | Israel |
Israelen banaketa administratiboa | Iparraldeko barrutia |
Subdistrict of Israel | Kinneret sub-district |
Hiria | Tiberiade |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Jordan |
Erresidentzia denbora | 4,8 a |
Arroaren azalera | 273 km² |
Ur-emaria | 15,8 m³/s |
Bere jatorria tektonikoa da, Afrikako Rift Haran Handiarekin lotua dagoena, iparraldetik hegoaldera 21 kilometroko luzera eta ekialdetik mendebalderako 13 kilometrokoa , 48 metroko gehiengo sakonera eta, uraren mailaren azpitik, 212 metroko garaierarekin, munduko ur gezako lakurik baxuena bihurtzen duena. Bere sakonera gehieneko puntua, itsasoaren mailaren azpitik 260 metrora dago, bere zirkunferentzia gehiena 53 kilometrokoa eta bere hedadura 166 kilometro karratukoa diren bitartean.
Beste iturburu batzuetaz gain, jasotzen duen ur gehiena, Jordan ibaitik dator, iparraldeko kostaldean itsasoratzen dena, eta lakuaren hegoaldetik ura ateratzen duena. Bere ibarrean dauden herri garrantzitsuak Tiberiade eta Ein Gev dira. Kanalizatze lan berriek, hiriak ur gezaz hornitzea ahalbidetu dute, baita herrialdearen hegoaldean dagoen Negev basamorturaino nekazaritza ureztatzea ere. Israelen kontsumorako eta ureztatzerako edateko uraren % 30 ematen du.
Laku hau garrantzitsua da kristauentzat, laku honen uren gainean, Jesus oinez ibili zela uste baitute. Lakua Biblian aipatzen da Israeleko erregeen garaitik[2], bai eta Itun Berriko Jn 6:23n ere. Mendebaldeko ibarrean, Tiberiade hiria dago, Herodes Antipasek, Tiberio erromatar enperadorearen omenez eraikia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Oren, Michael B.. (2005). La Guerra de los Seis Días. Bartzelona: RBA ISBN 84-473-4603-X..