Francesco Primaticcio
Francesco Primaticcio, izengoitiz Le Primatice (Bolonia, 1504ko apirilaren 30a - Paris, 1570), italiar margolaria izan zen. Fontainebleauko eskolako maisuetako bat izan zen, baina haren lan batzuk baino ez dira gorde.
Francesco Primaticcio | |||
---|---|---|---|
1559 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bolonia, 1504ko apirilaren 30a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Paris, 1570 (65/66 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Irakaslea(k) | Giulio Romano Innocenzo di Pietro Francucci da Imola | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, arkitektoa, dekoratzailea, eskultorea, plastering (en) eta artista bisuala | ||
Mugimendua | Fontainebleauko eskola Mantuan School (en) manierismoa |
Imola, Bagnacavallo eta Giulio Romanoren ikaslea izan zen, eta azken horrekin lan egin zuen Mantuako Te jauregian. Frantziara deitu zuen Frantzisko I.ak Fontainebleauko jauregia dekora zezan, eta lanaren zuzendaria izendatu zuten 1540an. Beste jauregi batzuk ere dekoratu zituen, Frantzisko I.aren eta Henrike II.aren hilobiak diseinatu zituen, eta italiar artearen eragina zabaldu zuen Frantzian.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francesco Primaticcio |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.