Frédéric Bazille
Jean Frédéric Bazille (1841eko abenduaren 6a – 1870eko azaroaren 28a) margolari inpresionista frantsesa izan zen. Montpellieren jaio zen, familia protestante baten baitan. Itxura baten umetan Eugène Delacroix pintorearen lanek erakarrita zaletu zen. Familiak ez zion trabarik ipini margolari izateko, beti ere medikuntza ikasketak jarraitu izatera. 1859an hasi zen mediku izateko ikasten eta ikasketak burutzeko 1862an Parisa joan zen. Bertan Pierre-Auguste Renoir eta Alfred Sisleyrekin egin zuen topo eta hauekin batera inpresionismoa parez pare ezagutu zuen. Charles Gleyreren akademian izena eman zuen. Lagunartekoak ere izan ziren Claude Monet eta Édouard Manet. Familiak ez zuen diru arazorik, ezta Frédericek ere, eta sasoi hartako hainbat laguni laguntzeko aukera izan zuen. 1870eko abuztuan, Frantzia eta Prusiaren arteko gerra hasi berritan armadara deitu zuten. Bitan izan zen zauritua eta urte hartako azaroan, 29 urte besterik ez zuenean, hil egin zen.
Frédéric Bazille | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean Frédéric Bazille |
Jaiotza | Montpellier, 1841eko abenduaren 6a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Beaune-la-Rolande, 1870eko azaroaren 28a (28 urte) |
Hobiratze lekua | Protestant cemetery in Montpellier (en) |
Familia | |
Aita | Gaston Bazille |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Charles Gleyre |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Paris Fontainebleau eta Honfleur |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | inpresionismoa Barbizongo eskola Errealismoa |
Genero artistikoa | erretratua paisaia margolaritza figure painting (en) izadi hila genero-margolana |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Frantzia-Prusia Gerra |
Lanak
aldatu- La Robe rose, (1864) - 147 x 110 cm, Orsay museoa, Paris
- Atelier de la rue Furstenberg, - 80 x 65 cm, Fabre museoa, Montpellier
- Aigues-Mortes, - 46 x 55 cm, Fabre museoa, Montpellier
- Autorretratoa, (1865) - 109x72 cm, The Art Institute, Chicago
- Réunion de Famille, (1867) - 152 x 230 cm, Orsay museoa, Paris
- Le Pécheur à l'épervier, (1868) - 134 x 83 cm, Fondation Rau pour le tiers-monde, Zürich
- Vue de village, (1868) - 130 x 89 cm, Fabre museoa, Montpellier
- Scène d'été, 1869 - 158 x 158 cm, Cambridge, Harvard Unibertsitatea
- La Toilette, (1870) - 132 x 127 cm, Fabre museoa, Montpellier
- L'Atelier de la rue Condamine, (1870) - 98 x 128.5 cm, Orsay museoa, Paris
- Paysage au bord du Lez, (1870) - 137.8 x 202.5 cm, The Minneapolis Institute of Arts, Minneapolis
Iruditegia
aldatu-
Scène d'été, 1869
-
Réunion de Famille, (1867)
-
La Toilette (1869-1870), Montpellier, Fabre museoa.
-
Le Petit Jardinier (1866-1867 inguru), Houstongo Arte Ederren Museoa.
Kanpo lotura
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frédéric Bazille |