[go: up one dir, main page]

Filippino Lippi

margolari italiarra

Filippino Lippi italiar margolaria izan zen (Prato, 1457 - Florentzia, 1504). Fra Filippo Lippiren semea zen. Florentziako Eskolako Errenazimentuaren amaierako margolaria izan zen, eta eragin handia izan zuen Toskanako margolari manieristengan. Aitarekin eta Botticellirekin ikasi zuen. Lorenzo Medicirentzat lan egin zuen beste pintore batzuekin batean Spadettoko hirian, eta 1482an amaitu zuen Florentzian Peruginok Palazzo della Signoria jauregian utzitako lana. 1480-1486 urteetan egin zuen San Bernardo Ama Birjinaren aurrean bere lan ospetsuena (Badia, Florentzia). Ondoko pintoreengan berebiziko eragina izan zuen lana egin zuen Filippino Lippik Erromako Caraffa familiaren kaperan (Santa Maria sopra Minerva eliza). 1491n Florentziara itzuli zen, eta XVI. mendearen hasierako manierismoa iragartzen duten lanak egin zituen han.

Musikaren alegoria, 1500 ingurukoa, Gemaldegalerie, Berlin
Filippino Lippi

Bizitza
JaiotzaPrato, 1457
Herrialdea Italia
BizilekuaPrato
HeriotzaFlorentzia1504ko apirilaren 18a (46/47 urte)
Familia
AitaFra Filippo Lippi
AmaLucrezia Buti
Seme-alabak
LeinuaLippi family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Fra Filippo Lippi
Fra Diamante (en) Itzuli
Sandro Botticelli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Florentzia
Lan nabarmenak
InfluentziakFra Filippo Lippi eta Sandro Botticelli
MugimenduaItalian Renaissance (en) Itzuli
Genero artistikoaerretratua

Musicbrainz: 80cdd428-4201-4c9b-85b4-6b167ce8166b Discogs: 2431506 Edit the value on Wikidata



Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filippino Lippi Aldatu lotura Wikidatan