Fibrinogenoa odol-plasman dagoen proteina disolbagarria da, odolaren gatzapen edo koagulazio prozesuan parte hartzen duena. Izan ere, fibrinogenoa fibrina bihurtzen denean odolbildua sortzen da, odoljarioa ekiditen duena.
Fibrinogenoa gibelean eratzen da, eta hiru pare kate polipeptidikoak ditu, lotura disulfuroen bidez elkartuak.
Tronbina izeneko entzimak katalizatzen du fibrinaren sorrera, fibrinogenotik abiatuta. Fibrinogenoa disolbagarria da plasman, eta fibrina disolbaezina. Sare tridimentsionala eratzen du fibrinak kristalizatzen duenean, odolbildua osatuko duena.
- Fibrinogeno → Fibrina