[go: up one dir, main page]

Fenomeno

gertaera behagarri
Artikulu hau gertaerei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fenomeno (argipena)».

Fenomenoa gertatzen den gauza edo gertaera bat da, gogamenean jaso den moduan, benetan edo errealitatean denaren kontrakarrean jarrita askotan. Zientzian eta filosofian dituen adierak bereizi behar dira: zientzian, fenomenoa behagarria den zerbait da; filosofian, berriz, fenomenoa gizakiak errealitatetik esperientziaz jasotzen duen zerbait dela esan ohi da.

Etimologia

aldatu

Fenomeno hitzak etimologikoki "phainomenon" hitz grekoan dauka bere jatorria. "Phainomenon" "phainen" (erakutsi, agertu, azaldu) aditzaren partitzipio pasiboa (- meno sufijoa) da (phainen - meno = phainomenon), hortaz, literalki "erakusten edo azaltzen dena" esan nahi du.

Esanahia filosofiaren historian

aldatu

"Fenomeno" kontzeptua tradizionalki zentsuei zuzenean agertzen ez denari kontrajarri izan da. Beraz, zentsu horretan, esan genezake fenomenoa esentzia, sustantzia edo berezko gauzaren ("cosa en sí") kontzeptuaren parean ulertu behar dela. Dena den, bi kontzeptu hauen arteko harremana desberdina izan da filosofiaren historian.

Platon

aldatu

Antzinaroko eta Erdi Aroko filosofian eskuarki desberdindu egin da zentsuei zuzenenean agertzen dena, fenomenoa edo itxura, eta beste bide batez, intelektoaren bidez, gehien bat, ezagungarria dena, esentzia edo sustantzia. Lehenengoa errealitate- eta balio-maila baxuenekoa izan ohi da bigarrenarekin alderatuta. Horren adibide esanguratsuenetako bat Platon linearen alderaketan aurki dezakegu. Alderaketa honen bidez Platonek errealitate- eta ezagutza-mailak ezartzen ditu:

  • Artearen bidez imitatutako errealitatea eta horri buruzko ezagutza maila baxuena da: benetazko errealitatearen kopiaren kopia da eta horri buruzko ezagutza ez dauka ia baliorik.
  • Fenomenoa edo itxura eta iritziak: Fenomenoak benetazko errealitatearen kopiak dira eta dagokien ezagutza, hortaz, ez da benetako ezagutza, iritzia soilak baizik.
  • Ideia matematiko eta geometrikoak eta horri buruzko ezagutza: Ideia matematikoak eta geometrikoak, zentsumenen bitartez zuzenean ezagutu ezin ditugunak - zirkulu baten eredu matematikoa ezin zaigu inoiz zentsumenen bitartez agertuko, bakarrik zirkulu forma inperfektua daukaten gauzak -, eta bere ezagutza benetako errealitatea eta ezagutza - ezagutza zientifikoa - osatzen dute.
  • Ideiak eta filosofía: Platonen ustez, ideiak ez dira guk sortutako kontzeptuak, benetazko errealitate independienteak baizik. Horiek guk zentsumenen bitartez antzematen ditugun gauzen - fenomenoak - ereduak dira, beraz, gauza horiei buruzko benetazko ezagutza unibertsala lortzeko ideiei erreparatu behar diegu.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Zirriborro  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.