Fado
Portugalgo herri-kanta, erritmo bitarrekoa, gitarra portugesez, fabordaz eta kideko instrumentuez lagundua kantatzen dena
Fado Portugalen egindako musika mota bat da, XIX. mendearen lehen laurdenean sortutakoa. Tradizionalki, abeslariak gitarra klasikoaren joleek laguntzen dituzte. "Fadistak" izena hartzen dute estilo honen musikariek.
Portugesez, fado hitzak "patua" esan nahi du, eta saudade sentimendu malenkoniatsuarekin oso lotuta dago.
Azpikorronteak
aldatuBi mota nagusi ditugu, alde batetik Lisboan egindakoa (Alfama eta Bairro Altoko auzoetan tartean) eta bestetik Coimbrakoa.
Fadista ezagunak
aldatuKlasikoen artean, Amalia Rodrigues abeslaria dugu ezagunenetarikoa. Bestela, abeslari gazte ditugu Mariza eta Cristina Branco, besteak beste, eta taldeei dagokienez "Madredeus" nabarmentzekoa da.
Geurean, María Berasarte aipatzekoa da.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Portugesez) Portal do Fado