[go: up one dir, main page]

Europa Jupiterren satelite bat da, berengandik 670.900 km-ra kokatua. Beti aurpegi bera erakusten dio Jupiterri, Ilargiak Lurrari bezala. Eguzki-sistemako 6. satelite handiena da[1].

Europa (satelitea) 
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)5,29
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaGalileo Galilei eta Simon Marius (en) Itzuli
Aurkikuntza-data1610eko urtarrilaren 8a
Aurkikuntza-lekuaPaduako Unibertsitatea
Honen izena daramaEuropa
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis676.938 km
Periapsis664.862 km
Ardatzerdi handia671.100 km
Eszentrikotasuna0,009
Orbita-periodoa3,551 egun
Makurdura orbitala0,47 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa1.560,8 km
Masa47,986 Yg
Dentsitatea3,013 g/cm³
Tenperatura50 K
102 K
125 K
Albedoa0,64

Geologia

aldatu

Gure ilargiaren antzeko tamaina du baina pixka bat txikiagoa da. Izotzez eta silizedun arrokaz osaturik dago eta nukleoan burdina eta nikela ditu, Lurraren antzera.

Satelitearen azalak 100 kilometrotako lodiera du. Galileo zundak eremu magnetiko ahul bat detektatu zuen[2]. Datuak aztertu ondoren azalaren azpian urezko ozeanoa dagoela ondorioztatu da[3][4]. 2013 urtean Hubble espazio teleskopioak urezko fumarolak ikusi zituen azalean eta honek teoria berretsi zuen[2]. Lur azpiko ozeano honek 150 kilometrotako lodiera duen geruza osatzen du. Europan Jupiterrek eragiten duen grabitate indarraren ondorioz sortu zela uste da[5].

Satelitearen azalean eremu gorri ilunak nabarmentzen dira. Magnesio sulfatozko gatzetan aberatsak dira, ziurrenik fumaroletan ateratzen den uretan disolbaturik egon eta prezipitatzen direnak. Erliebeari dagokionez nahiko azal leuna du, agertzen diren mendikateek 300 metro inguruko garaiera maximoa baitute[6]. Kraterrak ere ez dira asko, 5 kilometrotako diametroa gainditzen duten hiru baino ez dira aurkitu. Arrakala luzeak ere ikusten dira, izozturiko ur azaletan agertzen diren itxurakoak. Azpiko ozeanoaren mugimenduek eragindakoak direla pentsatzen da.

Atmosfera fin bat ere badu, oxigenoz osaturik dagoena[7]. Eguzki partikulek izotzaren kontra jotzerakoan askatzen den oxigenoa da, hidrogenoak grabitateari ihes egiten baitio eta satelitetik alde egiten du beraz.

Historia

aldatu

Galileo Galileik 1610 urteko urtarrilaren 7an aurkitu zuen beste bi sateliterekin batera. Hurrengo gauean laugarrena aurkitu zuen. Ganimedes, Io, Europa eta Kalisto ziren, Jupiterren lau satelite handienak. Galileok berak "astro medizearrak" izena eman zien, bere mezenasa zen Cosimo II.a Medici-ren omenez, baina astronomoei ez zitzaien gustatu eta Simon Marius-ek gaur egungo izenak jarri zizkien greziar mitologian oinarriturik. Galileok orduan Jupiter I, II, III eta IV izenak proposatu zituen eta XX mendearen erdialdera arte horrela ezagutu ziren[8]. Lau satelite hauen multzoa "satelite galilearrak" izenarekin ere ezagutzen da[9].

Europako bizitzaren ustea

aldatu

Europak lurrazal izoztuaren azpian duen ozeanoak Lurretik kanpora bizidunak aurkitzeko hipotesiak sortarazi ditu, izan ere posible baita ozeano horretan mikroorganismoak edo eguzki-argia behar ez duten izaki zelulanitzak egotea[10].

Explorazioa

aldatu

Hainbat zundak exploratu dute Ganimedes gertutik. Pioneer 10 eta 11 izan ziren aurrenekoak, 1973 eta 1974 urteetan. Voyager 1 eta Voyager 2-k 1979 urtean bere ezaugarri fisikoak aztertu zituzten eta Galileo zundak 1995 satelitearen magnetosfera aurkitu zituen. Galileo zunda 1995 eta 2003 artean Jupiterren inguruan biraka ibili zen eta sarritan pasa zen Europatik gertu. 2007an New Horizons zundak Plutonera bidean zihoala Europaren azalaren argazkiak atera zituen.

Lurretik kanpoko bizitza aurkitzeko posibilitateari jarraiki hurrengo urteetarako hainbat misio eta programa diseinatu dira, hala Europako Agentziak (Jupiter Icy Moon Explorer, JUICE)[11]), nola NASAk (Europa Ice Clipper[10]).

Erreferentziak

aldatu
  1. Simoes, Christian. «Lunas del sistema solar — Astronoo» www.astronoo.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-06).
  2. a b (Ingelesez) Jia, Xianzhe; Kivelson, Margaret G.; Khurana, Krishan K.; Kurth, William S.. (2018-05-14). «Evidence of a plume on Europa from Galileo magnetic and plasma wave signatures» Nature Astronomy 2 (6): 459–464.  doi:10.1038/s41550-018-0450-z. ISSN 2397-3366. (Noiz kontsultatua: 2018-10-06).
  3. (Ingelesez) Suddenly, It Seems, Water Is Everywhere in Solar System. (Noiz kontsultatua: 2018-10-06).
  4. (Ingelesez) Cowen, Ron. (2013-09-23). «A shifty moon» Science News (Noiz kontsultatua: 2018-10-06).
  5. Tidal Heating. 2006-03-29 (Noiz kontsultatua: 2018-10-06).
  6. NASA OSS: Europa-Another Water World. 2011-07-21 (Noiz kontsultatua: 2018-10-06).
  7. «HubbleSite: News - Hubble Finds Oxygen Atmosphere on Jupiter's Moon, Europa» hubblesite.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-06).
  8. Marazzini, Claudio. (2005). I nomi dei satelliti di Giove: da Galileo a Simon Marius (The names of the satellites of Jupiter: from Galileo to Simon Marius). Lettere Italiane, 391–407 or..
  9. Bell, Jim. (2014). El libro de la astronomía. Kerkdriel ISBN 978-90-8998-357-2..
  10. a b Possibility of Life on Europa. 2007-06-09 (Noiz kontsultatua: 2018-10-06).
  11. (Ingelesez) Amos, Jonathan. (2012-05-02). «Europe selects Jupiter mission» BBC News (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).

Kanpo estekak

aldatu