[go: up one dir, main page]

Eugene Alexander de Kock (Hegoafrika, 1949ko urtarrilaren 29a) Hegoafrikako hiltzailea eta torturatzailea da.

Eugene de Kock

Bizitza
JaiotzaHegoafrika1949ko urtarrilaren 29a (75 urte)
Herrialdea Hegoafrika
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolice officer (en) Itzuli, politikaria eta Vlakplaas (en) Itzuli

Biografia

aldatu

1980ko eta 1990eko urteetan, heriotza eskuadroi moduan ibili zen Eugene De Kock buru zen polizia taldea. 1983an hasi zen Vlackplass gunean lanean, Dirk Coetzeeren menpe eta 1985ean, C1 unitateko buru bilakatu zen. Erregimenaren aurka zeuden axikitze eta tortura gunea izan zen Vlackplass etxaldea, Pretoria hiriburutik gertu. Apartheida kenduta eta Hegoafrikak demokraziarantz zihoanean, bizi osoko espetxe zigorra zuela De Kockek 1997 eta 1998an, aurreko urteetan egin zituenak kontatu zituen Egiaren eta Adiskidetzearen Batzordean[1]..

Apartheida indarrean zegoenean Poliziako koronel eta C1 matxinadaren aurkako unitateko nagusi izan zen. Prime Evil (Jatorrizko Gaizkia) ezizena zuen eta 1996an bi heriotza zigor jarri zizkioten arraza bazterkeriaren aldeko erregimenaren aurkako ekintzaileak bahitu, torturatu eta hil egin zituelako. Tartean zeuden ANC Afrikako Kongresu Nazionaleko kideak. Ondoren, 212 urteko beste espetxe zigor bat ere eduki zuen, gizateriaren aurkako krimenenak egin zituelako[1].

2009an espetxean bisitatu zuen Jacob Zuma presidenteak eta zigorra arintzeko eskatu zuen bete taldeak desagerrarazi zituen pertsonen gorpuak bilatzen laguntzen bazuen. 2015eko urtarrilaren amaieran, «adiskidetze nazionalerako premiagatik» utzi zuten libre[1].

Erreferentziak

aldatu

Ikus gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugene de Kock Aldatu lotura Wikidatan