[go: up one dir, main page]

Eric Arturo Delvalle

politikari panamarra

Eric Arturo Delvalle (Panama Hiria, 1937ko otsailaren 2a - Cleveland, 2015eko urriaren 2a) Panamako presidentea izan zen 1985etik 1988ra.

Eric Arturo Delvalle


Panamako presidente

1985eko irailaren 28a - 1988ko otsailaren 26a
Bizitza
JaiotzaPanama Hiria1937ko otsailaren 2a
Herrialdea Panama
HeriotzaCleveland2015eko urriaren 2a (78 urte)
Hezkuntza
HeziketaLouisiana State University (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRepublican Party (en) Itzuli

Find a Grave: 153155841 Edit the value on Wikidata

Familia judu batean jaio zen eta Max Delvalle Panamako presidentearen iloba izan zen. Alderdi Errepublikanoaren sortzaileetako bat izan zen beste judu batzuekin batera. 1984an, lehendakariorde izateko aurkeztu zen hauteskundeetara. Nicolás Ardito Barlettak irabazi zituen hauteskunde polemikoak, militarren babesarekin, eta Delvalle izan zen presidenteordea, nahiz eta herrialdeko botere eraginkorra Manuel Antonio Noriega jeneralak zuen.

Noriegak 1985eko irailean dimititzera behartu zuen Ardito eta Delvallek presidente kargua hartu zuen. Delvalle militarren eta oposizioaren artean bitartekari lanak egiten saiatu zen. 1988an Noriegari armadako agintea kentzen saiatu zen. Noriegak ez zuen kargugabetzea onartu eta Manuel Solis Palma izendatu zuen presidente. Delvalle Estatu Batuetara erbesteratu eta han hil zen.