[go: up one dir, main page]

Erma Franklin

abeslari estatubatuarra

 

Erma Franklin
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakErma Vernice Franklin
JaiotzaShelby1938ko martxoaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaDetroit2002ko irailaren 7a (64 urte)
Hobiratze lekuaWoodlawn Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: laringeko minbizia
Familia
AitaC. L. Franklin
AmaBarbara Siggers Franklin
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta estudioko musikaria
Genero artistikoagospela
rhythm and bluesa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaJay Boy (en) Itzuli
Epic Records

IMDB: nm0291417 Youtube: UCaWHsFYXIdpW0SQJzFJntWg Spotify: 1CzJJJb6hnx84VNhgaJmFG iTunes: 20855884 Last fm: Erma+Franklin Musicbrainz: 4ba12614-fcce-462b-8784-8dd1a92fbf2b Songkick: 497554 Discogs: 294684 Allmusic: mn0000200448 Find a Grave: 7513895 Edit the value on Wikidata

Erma Franklin (Shelby, Mississipi, Estatu Batuak, 1938ko martxoaren 13aDetroit, Míchigan, Estatu Batuak, 2002ko irailaren 7a) estatubatuar soul-abeslaria izan zen. Aretha eta Carolynen ahizpa. 1960. urtean lortu zuen aintzatespen handiena, bereziki «Piece of my heart»en jatorrizko bertsioarekin. Ondoren, Janis Joplinek kanta arrakastatsuenetako bat bihurtu zuen.

Biografia

aldatu

1938ko martxoaren 13an jaio zen Shelbyn (Misisipi), baina laster, familiarekin batera, Buffalora (Memphis) joan zen. Han, aitaren elizan, bost urterekin egin zuen debuta, gopelean. Handik gutxira, Detroitera joan ziren bizitzera. Aretha Franklin eta Carolyn Franklin ahizpekin abesten zuen aitaren elizan, eta institutuan The Cleo-Patrettes taldeko kide zen. Talentu berrien lehiaketa irabazi eta JVB diskoetxerako grabatzea lortu zuten. Ikasketak amaitzean The Cleo-Patrettes disolbatu egin zen, eta Ermak bi urteko bira bat egin zuen aitarekin batera zihoan gopelarekin. Handik gutxira, Chessen eta Motownen grabatzeko aukera izan zuen, baina aitak erabaki zuen hobe zela musika-karrera baten aurretik ikasketak jartzea.

Geroago, arrakastaz, Epic-en entzunaldi bat egin zuen 1961ean, eta New Yorkera joan zen grabatzera. Aldi berean, Aretha Epic, hau da, Columbia, zegoen konpainian zegoen. Ermari ahizpari gertatu zitzaion gauza bera gertatu zitzaion, konpainia ez zen aditua R&B-ren eta soularen lurretan, eta inoiz ez zuten jakin bere karrera estilo horretan nola gidatu. Bere lehen albuma, Her name is Erma, 1962an agertu zen. Van McCoyk idatzitako "Abracadabra" izeneko R&B single batzuekin jazza eta popa sartu zituen. Erma ez zegoen pozik konpainiaren kudeaketarekin; beraz, erabaki zuen 1966. urtera arte R&B Lloyd Price abeslariaren biran jardutea kontratua betetzeko.

Aretha Atlantic diskoetxera joan zenean, Ermak kontratu bat sinatu zuen 1967an Shout Records eta Bert Berns ekoizlearekin. Urte horretan bertan, "Piece of my heart" singlea merkaturatu zuen, eta ordura arte izandako arrakastarik handiena eskuratu zuen, baina, zoritxarrez, Bert Berns, 1967ko amaieran, bihotzekoak jota hil zen, eta kaosean utzi zuen konpainia. Handik denbora batera, Erma bere ahizpa Aretharekin joan zen koroetan, eta, handik gutxira, "Piece of my heart" paseatu zuen Europan eta Estatu Batuetan zehar. 1969an, Brunswick-ek kontratatu zuen, eta han hit berri bat lortu zuen, baina zegoeneko txikiagoa: "Gotta Find Me a Lover (24 Hours a Day)". Urte horretan bertan kaleratu zuen Soul sister bigarren albuma. Baina, berriro ere, diskoetxe honetan ez zegoen gustura; beraz, 1972an kontratua amaitu zuenean, Detroitera erretiratu zen harreman publikoetako enpresa batean lan egitera. Noizean behin, Aretharekin aritu zen 80ko eta 90eko hamarkadetan, eta Boysvillen haurrentzako karitatezko erakundeei emandako laguntzagatik ezaguna egin zen. 90eko hamarkadaren hasieran, "Piece of my heart" Europako zerrendetara itzuli zen, galtza bakeroen iragarki baten sintonia izateagatik.

Heriotza

aldatu

Detroiten hil zen 2002ko irailaren 7an, minbiziaren aurkako borroka luze baten ondoren.

Diskografia

aldatu

Albumak

aldatu
  • Her name is Erma (1962)
  • Soul Sister (1969)

Singleak

aldatu

Billboard zerrendak

aldatu
Billboard Albumak
Posizio gorena Albuma Chart Urtea
199 Soul Sister Pop albumak 1969
Billboard Singleak
Posizio gorena Singleak Chart Año
10 Piece of my heart Black singleak 1967
62 Piece of my heart Pop singleak 1967
40 Gotta find me a lover Black singleak 1969

Kanpo estekak

aldatu