Eneko Axpe
Artikulu edo atal hau «Maisha MC» artikuluarekin batu dadila proposatu da. (Eztabaida) |
Eneko Axpe Iza (Barakaldo, Bizkaia, 1986) fisikaria da.
Eneko Axpe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barakaldo, 1986 (37/38 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta raperoa |
Enplegatzailea(k) | NASA Cambridgeko Unibertsitatea (2016 - 2018) Harvard Unibertsitatea (2017 - 2017) Stanford Unibertsitatea (2018 - |
Musika instrumentua | ahotsa |
NASAko lehenengo Euskal Herriko materialen fisikaria bihurtu zen 2018. urtean, lehenengo fisikari euskalduna NASAko sari bat jasotzen 2018. urtean[1] eta NASAko afiliazioarekin artikulu zientifiko bat publikatzen 2020an[2]. Adimen artifizialean, materialen fisikan, modelo matematikoetan, gastrofisikan eta jasangarritasunaren eremuetan ikertzen dihardu. Zientzia dibulgazioan, Antena 3, Cuatro eta EiTB telebista eta irratietan aritzen da, kolaboratzaile gisa.
Sillicon Valley-ko hainbat teknologia start up-etan lideratu ditu talde desberdinak. NASAren kolaboratzaile zientifikoa da. Postdoctoral Fellow izan zen Stanford Unibertsitatean eta NASAn.[3] Horren aurretik, Cambridgeko Unibertsitateko ikerlari eta irakaslea izan zen, Homerton College Research Fellow gisa (2016 - 2018). Euskal Herriko Unibertsitean lortu zuen bere Fisika doktoretza 2015. urtean. Harvard Unibertsitatearen eta Oxfordeko Unibertsitatearen bisitari akademikoa ere bada.
Munduko gastrofisikari onenetako bat bezala jotzen da, eta Forbes Españak gastronomian eragin handieneko 25 pertsonen artean izendatu zuen, Ferran Adrià bezalako profesionalekin batera[4]. Jasangarritasunean aditua, fisika eta gastronomia uztartzen ditu. Arlo hauetan egindako ikerlan zientifikoei esker, The World's 50 Best Restaurants – 50 Next Science Innovators nazioarteko sari prestigiotsua jaso zuen[5].
Barakaldoko hiriak "Ilustre de Barakaldo" izendatu zuen 2023. urtean, alkatesaren eskutik jaso zuelarik ohorea[6].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Aitziber, Agirre Ruiz de Arkaute. (2020-03-01). «“Sormenik gabe ezin zara zientzialari bikaina izan”» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ (Ingelesez) Axpe, Eneko; Chan, Doreen; Abegaz, Metadel F.; Schreurs, Ann-Sofie; Alwood, Joshua S.; Globus, Ruth K.; Appel, Eric A.. (2020 urt. 22). «A human mission to Mars: Predicting the bone mineral density loss of astronauts» PLOS ONE 15 (1): e0226434. doi: . ISSN 1932-6203. PMID 31967993. PMC PMC6975633. (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Eneko Axpe: «Se puede llegar de Zuazo a la NASA»» El Correo 2019-11-12.
- ↑ (Gaztelaniaz) TAPAS. (2022-12-29). «Lista Tapas Magazine | Los más influyentes de la gastronomía en 2022» Tapas (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tres españoles en el nuevo listado que reconoce a los jóvenes talentos mundiales de la gastronomía» La Vanguardia 2022-06-24 (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Soria, Txema. (2022-12-29). «El comercio local tiene futuro» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |