Elvas
Elvas Portugalgo Portalegreko barrutian dagoen udalerria da, Alentejon eta Espainiarekiko mugatik hurbil. 2011ko erroldaren arabera, herriak 23.078 biztanle ditu.
Elvas Elvas | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Portalegre | ||
Jatorrizko izena | Elvas | ||
Posta kodea | 7350 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 38°52′48″N 7°09′46″W / 38.88°N 7.1628°W | ||
Azalera | 631 km² | ||
Mugakideak | Monforte, Arronches, Campo Maior, Badajoz, Olivenza, Alandroal, Vila Viçosa eta Borba | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 20.706 (2018) | ||
Dentsitatea | 33 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
cm-elvas.pt |
Geografia
aldatuLisboatik 195 kilometrotara dago eta Espainiako mugatik 8 kilometro eskasera. Badajoz da beraz inguruan daukan hiri handiena. Guadiana ibaiaren ipar ekiladera dagoen muino baten gainean kokaturik dago eta zazpi dorre eta bi gotorlekuk babesten dute hiria. Inguratzen duten lurrak oso emankorrak dira, olibondoak eta aranak dira bereziki ezagunak.
Historia
aldatuErromatarrak iritsi aurretik populatua izan zen baina mendetan zehar ez zuen garrantzi berezirik izan. VII. mendean iritsi ziren musulmanak eta gaztelua eraiki zuten. 1166an Afonso Henriquesek mairuei kendu zien hiria. Hurrengo urteetan eskuz sarritan aldatu zen baina 1226an portugesek betirako eskuratu zuten, bi urtetako setio luzearen ondoren. XIII. eta XIV. mendeetan gaztelua berriztu eta hiria inguratzen zuen lehenengo harresia eraiki zuten; Cerca Fernandina.
1570an apezpikuaren egoitza bihurtu zen eta hurrengo urteetan nabarmen gotortu zen, bereziki 1642tik aurrera Gaztelarekiko mugan kokaturik gelditu baitzen. Tajo ibaiaren hegoaldean zegoen muga-gotorleku garrantzitsuena izan zen. Ordutik aurrera espainiarrek hainbat alditan setiatu zuten (1658, 1711, 1801). 1808ko martxoan Andoche Junot jeneralak frantziarrentzat eskuratu zuten baina Sintrako itunaren ondoren abuztuan hiria portugaldarrei itzuli behar izan ziren.
Ondasun nabarmenak
aldatuElvasko muga garnizoi-hiria eta gotorlekuak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Elvasko alde zaharra eta harresia. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iv |
Erreferentzia | 1367 |
Kokalekua | Portugal |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Izen ematea | 2012 (XXXVI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
2012an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Elvasko erdigune historikoa. Izan ere aro desberdinetako hainbat monumentu aipagarri baititu:
- Elvasko gaztelua: VIII eta XII mendeen artean musulmanek eraiki zuten eta ondoren portugesek berriztu eta handitu egin zuten.
- Nossa Senhora da Graça gotorlekua.
- Santa Luzia gotorlekua.
- Amoreirako akueduktua: 8'5 kilometro luzera eta 31 metrotako garaiera duen akueduktua da. 843 arku ditu. XV mendean eraiki zuten Amoeira eta Elvas herrien artean.
- Largo de Santa Clara enparantza.
Iruditegia
aldatu-
Gazteluaren harresiak.
-
Gazteluaren harresiak.
-
Nossa Senhora da Graça gotorlekua.
-
Santa Luzia gotorlekua.
-
Elvasko katedral zaharra.
-
Largo de Santa Clara.
-
Largo da Misericórdia.
Hiri senidetuak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Portugesez) Elvasko udalaren webgunea.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.