[go: up one dir, main page]

Elliott James Murphy (1949ko martxoaren 16a, Rockville Centre, New York) estatubatuar rock abeslari, konposatzaile, eleberrigile, ekoizle eta kazetari bat da. Gaur egun Paris hirian bizi da. Euskal Herrian musika emanaldiak sarritan eskaini izan ditu.

Elliott Murphy

(2007)
Bizitza
JaiotzaRockville Centre1949ko martxoaren 16a (75 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaParis
Hezkuntza
HeziketaGarden City High School (en) Itzuli
Empire State College (en) Itzuli
Nassau Community College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, kazetaria, musikaria, eleberrigilea eta idazlea
Jasotako sariak
Genero artistikoarock

elliottmurphy.com
IMDB: nm1011791 MySpace: elliottmurphy Spotify: 4aqvFWNLhYa5nny4oDII4m Musicbrainz: 7dd2a29e-5415-4180-9af9-231b1d5716ad Songkick: 119830 Discogs: 306503 Allmusic: mn0000174838 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Elliott James Murphy Jr. 1949an New York estatuko Rockville Centre udalerrian ikuskizunen munduarekin estuki loturiko familia batean jaio zen. Haren ama, Josephine, aktorea zen eta aita, Elliott Sr., 1950 eta 1960ko hamarkadan zehar arrakasta izan zuen Aquashow ikuskizuna kudeatu zuen ikuskizun-enpresaburu bat izan zen; era berean, 1939ko New Yorkeko Nazioarteko Erakustazoka ere kudeatu zuen.

Elliott, arreba Michelle Murphyrekin (akuarelista ospetsua) eta anaia Matthew Murphyrekin batera (musika enpresaburu ospetsua), Garden City udalerrian hazi zen. 12 urterekin gitarra jotzen hasi zen. 1966ean The Rapscallions musika taldearekin batera New York Estatuko Taldeen Gudua irabazi zuen (New York State Battle of the Bands). Ondoren, abestigintzan hasi eta 1971n Europako kaleetan zehar abesten hasi zen (Federico Fellini zuzendariaren Roma filmean ere agertu zen. Gero San Franciscon egonaldi labur bat egin ondoren New York hirira itzuli eta Polydor Records diskoetxearekin sinatu zuen; han Paul Nelson rock kritikari ezagunak deskubritu zuen. Lehenbiziko diskoa Aquashow (1973) izan zen, honekin nahiko arrakasta lortu eta urte hartako "best of" zerrenda ugaritan sailkatu zen. Era berean, Murphyk Rolling Stone, Newsweek eta The New Yorker aldizkarietan hainbat artikulu idatzi zituen.

2008an Parisko 8. Barrutiko Balletak hilabeteko iraupena izan zuen "Elliott Murphy - Last of the Rock Stars" ("Elliot Murphy - Azken Rock Izarra") izeneko erakusketa batekin bere ibilbidea omendu zuen. Bertan musika honen ibilbidearekin lotura zuten objektu ugari ikusi ahal izan ziren: horma irudiak, partiturak, argazki bitxiak, edota Federico Felliniren gutun pertsonal bat. Erakusketa handik urte batera argitaratu zen "Alive in Paris" ("Parisen zuzenean") CD/DVDan islatu zen.

Diskografia eta liburuak

aldatu

Diskoak

aldatu
  • Aquashow (1973)
  • Lost Generation (1975)
  • Night Lights (1976)
  • Just a story from America (1977)
  • Affairs (1980)
  • Murph the surph (1982)
  • Party girls / Broken poets (1984)
  • Milwaukee (1985)
  • Change will come (1987)
  • Après le déluge (1987)
  • 12 (1990) US re-edition: Unreal City (1993)
  • If poets were kings (1992)
  • Paris/New York (1993)
  • Selling the gold (1995)
  • Beauregard (1998)
  • Rainy season (2000)
  • La terre commune (Iain Matthews-ekin batera) (2001)
  • Soul surfing (2002)
  • Soul surfing - the next wave EP (2002)
  • Strings of the storm (2003)
  • Murphy gets muddy (2005)
  • Coming Home Again (2007)
  • Notes from the Underground (2008)
  • Elliott Murphy Sings Dylan (2009)

Bildumak

aldatu
  • Diamonds by the yard (1991)
  • Going through something - the best of 1982-1991 (1996)
  • Never say never - the best of 1995-2003 + live DVD (2005)

Zuzenean

aldatu
  • Live Hot Point (1991)
  • April - a live album (1999)
  • The last of the rockstars... and me and you (2001)

Gonbidatu gisa

aldatu
  • David Johansen - Here comes the night (1982): gitarra, harmonika
  • Rocking Chairs - Freedom Rain (1988): ahotsa eta gitarra Wild Horses abestian
  • Rocking Chairs - No sad goodbyes (1989): ekoizlea

Liburuak

aldatu
  • Cold and Electric (1989)
  • Where the Men are Rich and the Women are Naked (1992)
  • The Lion Sleeps Tonight (1992)
  • Café Notes (2002)
  • Poetic Justice (2006)

Kanpo estekak

aldatu


Biografia  Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.