Elizabeth Watson
Elizabeth (Bessie) Watson (Edinburgh, Eskozia, 1900eko uztailaren 13a - 1992) eskoziar sufragista eta xirolarru-jotzailea izan zen.
Elizabeth Watson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Edinburgo, 1900eko uztailaren 13a |
Herrialdea | Eskozia |
Heriotza | Edinburgo, 1992ko ekainaren 27a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, bagpiper (en) , irakaslea, sufragista eta sufragettea |
Musika instrumentua | xirolarrua |
Biografia
aldatuElizabetzh Watson 1900eko uztailaren 13an jaio zen Edinburghen. Bere ama Agnes Newton zen eta aita Horatio Watson, George Watsonen inprentako langile bat. 7 edo 8 urte zituela gaita jotzera animatu zuten, bere izeba Margarita tuberkulosiak jota hil eta gero. Gurasoek uste zuten horrela birikak indartuko zitzaizkiola. Bere lehenengo gaita ohikoaren tamaina erdikoa zen[1][2][3].
Kanpaina sufragistaren hasiera
aldatuEskoziako emakume historikoen inguruko desfile baten iragarkia ikusi ostean, Bessie eta bere ama Women's Social and Political Union (Emakumeen Elkarte Sozial eta Politikoa) elkartean izena eman zuten. Bessiek bederatzi urte zituen, eta gaita jotzera gonbidatu zuten ekitaldian. Prozesioa 1909ko urriaren 9an izan zen Edinburghen "Emakumeek egin dutena eta egingo dutena" lelopean[4]. Bessie Isabella McDuffetaz jantzita zihoan emakume batekin egin zuen ibilbidea. Handik aste batzuetara Christabel Pankhurst Edinbughera etorri zen eta Bessieri brotxe bat eman zion, Budika irudikatzen zuena. 1979n Bessiek brotxe hau Margaret Thatcherri oparitu zion[5].
Bi urte beranduago Bessie 1911ko ekainaren 17an Londresen egin zen manifestazio handira gonbidatu zuten, Eskoziako "emakume gaita-jotzaileen" buru izateko. Urte berean Jurgi V.a Erresuma Batukoa Edinburghera joan zen, eta Bessiek gidatu zuen scouten 2. dibisioa. Erregeak ezagutu zuen.
Bessiek kanpaina egiten jarraitu zuen sufragismoaren alde, eskolara buruko zinta koloretsuak eramanez, Sufragismoaren koloreekin. Waverley geltokian gaita jotzen zuen emakume sufragistak preso zeramatzaten bakoitzean eta Holloway gartzelaren kanpoaldean ere jotzen zuen, bertan preso zeuden sufragistak animatzeko asmoz[6].
Gaita-jotzaile gisa
aldatuHighland Piper's Societyko emakume bakarra izan zen, 14 urterekin, eta gaita lehiaketa batzuetan sariak irabazi zituen. 27 urtez Broughton School Pipe Band gidatu zuen. Laurogei urte zituen arte egunero jotzen zuen gaita.
Frantsesa ikasi zuen Edinburgheko Unibertsitatean, eta biolina eta hizkuntza modernoak irakatsi zituen hainbat eskolatan. 1945ean John Somervillerekin ezkondu zen.
1992an hil zen, Edinburghen bertan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ The biographical dictionary of Scottish women : from the earliest times to 2004. Edinburgh University Press 2006 ISBN 0748626603. PMC 367680960..
- ↑ «Our Town Stories» www.ourtownstories.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-02-24).
- ↑ (Ingelesez) «The incredible story of Bessie Watson: the youngest suffragette» www.scotsman.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-24).
- ↑ (Ingelesez) «Bessie, the youngest Suffragette « Whose Town?» blogs.glowscotland.org.uk (Noiz kontsultatua: 2018-02-24).
- ↑ 1965-, Johnson, Marguerite,. (2012). Boudicca. Bristol Classical Press ISBN 1853997323. PMC 780273355..
- ↑ (Ingelesez) «Suffragette Scotland: The women who fought for change» STV News (Noiz kontsultatua: 2018-02-24).