Elbira Agirre
Elbira Agirre (gaztelaniaz: Elvira de Aguirre) (?-1546 – Barquisimeto (egungo Venezuela), 1561eko urriaren 27a) Lope Agirreren alaba zen eta, aitarekin batera, Pedro Urtsuaren espedizioan hartu zuen parte. Aitak berak hil zuen "bilauen koltxoia" ez izateko.[1]
Elbira Agirre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elvira de Aguirre |
Jaiotza | Amerika, 1546 |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Barquisimeto, 1561eko urriaren 27a (14/15 urte) |
Hobiratze lekua | Barquisimeto |
Heriotza modua | giza hilketa |
Familia | |
Aita | Lope Agirre |
Jarduerak |
Biografia
aldatuElbiraren biografian hutsune handiak daude. Dirudienez, neska mestizoa zen. Egile batzuen ustez ñusta inka baten alaba zen, hau da, printsesa inka batena.[2] El Dorado aurkitzeko espedizioan bi haur-hezitzaile izan zituen; La Torralba izengoitikoa eta Maria Arriola.[3] Neska honen irudia asko idealizatu da; egile desberdinen arabera, neska ederra zen eta, agian, bere aitaren idazkaria zen Pedrarias de Almestorekin maiteminduta zegoen. Dirudienez, aitak asko maite zuen eta alaba zen haren amorru bizia geldi arazteko bakarrenetariko bat. Loperen matxinadak porrot egin zuenean eta haren gizonen traizioaren jabe egin zenean, nahiago izan zuen bere eskuz sastakadez hiltzea, haren sufrikarioa eta bortxaketa sahiesteko. Neskaren gorpua Barquisimetoren elizan lurperatua izan zen. Neska hil ondoren Lope Agirre tiroz hil egin zuten.[4][5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.banrepcultural.org/biblioteca-virtual/credencial-historia/numero-269/filicidio-por-amor-y-honor-el-crimen-de-elvira-hija-de-lope-de-aguirre
- ↑ https://web.archive.org/web/20210709183024/https://www.artehistoria.com/es/personaje/aguirre-elvira
- ↑ https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/aguirre-elvira-de/ar-17572/
- ↑ Lope de Aguirre descuartizado, La Academia Errante. Auñamendi bilduma, 1-2 zenbakia.
- ↑ https://zuzeu.eus/kultura/elbira-agirre-el-doradoko-bideetan-barna/
Kanpo estekak
aldatu- Joseba Aurkenerena: Elbira Agirre El Doradoko bideetan barna. [1]