El estado de las cosas
El estado de las cosas, Kortatu taldearen estudioko bigarren diska da. 1986ko Irailean, Lasarteko (Gipuzkoa) Elkar estudioetan grabatu zuten eta Soñua diskoetxeak kaleratu zuen. 1998an ordea, Oihuka diskoetxeak CD formatuan berrargitaratu zuen. Oraingo honetan ordea, A la Calle maxi single-ko abestiak gehitu zizkieten.
El estado de las cosas | ||||
---|---|---|---|---|
Kortatu taldearen | ||||
Argitaratze data | 1986 | |||
Grabazioa | 1986ko iraila | |||
Musika mota | Ska, Punk, Hardcore, Rock | |||
Iraupena | 36:38 (Originala) 50:34 (Berrargitarapena) | |||
Hizkuntza | Gaztelania eta euskara | |||
Diskoetxea | Soñua Oihuka | |||
Ekoizpena | Kortatu | |||
Kortatu taldearen kronologia | ||||
|
Abesti guztiak Kortatu taldearenak dira Hay algo aquí que va mal abestia izan ezik, The Specials taldearen Doesn´t make it alright abestiaren bertsioa da eta. Aizkolari eta 9 zulo abestietako hitzak, Mikel Antzarenak dira, Jaungoikoa eta lege zarra Josu Landarena eta Esto no es el Oeste, pero aquí también hay tiros (A Billy the Kid) abestiarena Ramon J. Senderrena da.
Abestien zerrenda
aldatu- La línea del frente
- El estado de las cosas
- Aizkolari
- Hotel Monbar
- 9 zulo
- Equilibrio
- Jaungoikoa eta lege zarra
- Cartel en el casco viejo de Bilbao
- Nivel 30
- Esto no es el Oeste, pero aquí también hay tiros (A Billy the Kid)
- Hay algo aquí que va mal (1998ko berrargitarapenean kaleratua)
- A la calle (1998ko berrargitarapenean kaleratua)
- Desmond dub (1998ko berrargitarapenean kaleratua)
Taldekideak
aldatu- Fermin Muguruza - Gitarra eta ahotsa.
- Iñigo Muguruza - Bajua, Gitarra eta ahotsa.
- Treku Armendariz - Bateria.
Gainontzeko musikariak
aldatu- Josetxo Silguero -Saxofoia Equilibrio abestian.
- Jabier Muguruza Akordeoia Jaungoikoa eta lege zarra abestian.
- Xabier Montoia - Koroak 9 zulo abestian.