[go: up one dir, main page]

Ekonomia (jarduera)

Ekonomia jarduera» orritik birbideratua)

Ekonomia jarduera edo jarduera ekonomikoa produktuak, ondasunak edo zerbitzuak sortu eta trukatzen dituen edozein lan jarduera da, helburua herritarren beharrak betetzea izanik. Jarduera ekonomikoak aberastasuna sortzen du komunitate batean (hirian, eskualdean eta herrialdean) natur baliabideak edo, bestela, zerbitzu eta baliabideren bat erauziz, eraldatuz eta banatuz.[1] Adiera zabal batean, ekonomiak baliabide urrien (mugatuen) erabilera antolatzen du, haiek norbanakoen edo gizataldeen beharrak asetzeko lantzen direnean; hortaz, antolaketa mota hori, sistema ekonomiko gisa ere ezaguna, bermatzen duen interakzio sistema bat da.[2][3]

Barne produktu gordina (BPG) herrialdeka (2015).

Jarduera ekonomikoek hiru fase dituzte: ekoizpena, banaketa eta kontsumoa.[4] Ekoizpena kontsumoaren menpe dagoenez, kontsumitzaileek produktuei buruz duten portaera ere aztertzen du ekonomiak.

Hona jarduera ekonomiko batzuk: nekazaritza, abeltzaintza, industria, merkataritza eta hedabideak.

Herrialde asko jarduera ekonomikoren batean aritzen dira berariaz, eta horren bidez sailkatzen dira; jarduera horretako produkzio gaitasunaren eta eraginkortasunaren arabera sortzen da haien aberastasuna. Hala ere, mugatuak dira komunitateen nolakotasunak; eta, beraz, haien beharrak ase ahal izateko, hautu bat egin behar izaten dute, eta horrek aukera-kostu bat dakar.

Historia

aldatu

Sistema ekonomikoa

aldatu
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
BPGa ulertzeko bideoa.

Gizarte baten antolaketa ekonomiko egokia osatzen duten harreman oinarrizko, instituzional eta teknikoen multzoa da.[5]

Sistema ekonomikoaren elementuak

aldatu

Sistema hori moldatzen duten elementuez osatzen da, honako hauez alegia:

  1. Beharrak, ondasunak eta zerbitzuak:
    • Zerbaiten eskasia sentitzeari esaten zaio beharra, eta hura betetzeko gogoari dago lotua. Gogo hori betetzen denean desagertzen da beharra.
    • Behar hori zuzenean edo zeharka betetzen dutenak ondasunak dira.
    • Azkenik, lanari zerbitzua esaten zaio ondasunak sortzeko ez denean, hau da, aulkiak edo mahaiak egitea gero merkatuan jarri eta banatzeko, horrela zerbitzu bat eginez. 
  2. Ekonomiaren arazo nagusiak:
    • Zer ekoitzi? Hau da, zer ondasun sortuko diren, gizartearen beharrak kontuan hartuta.
    • Nola ekoitzi? Hau da, zer metodo erabiliko diren, zein produkzio faktore eta teknikak funtziona dezaketen eta zein neurritan erabili; orobat, ekoizpena gainbegiratuko duten pertsona egokiak.
    • Norentzat ekoitzi? Gakoa da jakitea nor izango den ekoitziko den ondasunaren jabea, nor izango diren onuradunak.
  3. Jarduera ekonomikoak:
    • Ekoizpena: material bat eraldatzen duen prozesua da, beste erabilera bat eman eta bere egitura aldatuko diona.
    • Banaketa: landu diren produktuak banaketan sartzen dira erabiliak izan daitezen; prozesu honetan garraioek hartzen dute parte eta bitartekariek, hala nola, langileek.
    • Kontsumoa: ziklo honen funtsezko helburua da, hau da, gizakien beharra betetzen duen kontsumoa; alegia, onura ekartzen dio gizakiari, hura elikatzen duelako, energiaren kontsumo bat delako edo edertasun estetikoarena eta balantze psikologikoarena.
  4. Ekoizpen faktoreak:
  • Lurraren faktorea: lurralde bateko natur baliabide guztiak dira, etxebizitzak egiteko izan daitezkeenak; besteak beste, mineralen aprobetxamendua, baliabide energetikoak eta energiari lotuta ez daudenak.
  • Lanaren faktorea: hau da, gizakien ekarpena ekoizpenari (edozein eratan), gorputzaren indarra eta adimena baliatuz; izan ere, langileek naturatik eskuratzen dituzte lehengaiak makinez lagundurik eta, prozesu baten bidez, oinarrizko gai bihurtzen dituzte.
  • Kapitalaren faktorea: hau da, gizakiak izan dituen laguntza guztiak ekoitzi ahal izateko; ekonomiaren ondasunak dira eta beste ondasun batzuk ekoizteko erabiltzen ahal dira.
  • Antolaketaren faktorea: dagoen gaitasuna da, baita zuzendaritza ere ekoizpenean arrakasta izan ahal izateko. Teknika hobea erabili beharko da eraginkorragoa izateko.
  1. Eragile ekonomikoak:
    • Familiak: gauza dira ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzeko, eta baliabideak eskaintzen ahal dituzte, hala nola, lana enpresetan.
    • Enpresak: lana kontratatuz laguntzen dute, helburua izanik ondasunak eta zerbitzuak ekoitzi eta saltzea. Finantza baliabide asko biltzen dituzte.
    • Estatua/sektore publikoa: hiru mailez osatzen da: federazioa, estatua eta udala; gainera, estatuko finantza-erakundeak eta aseguru-etxeak.
  2. Ekonomia-sektoreak:
    • Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorea: hau da, nekazaritza, arrantza, abeltzaintza, ehiza, besteak beste. Oinarrizko elikagaiak eta lehengaiak sortzen dituzte.
    • Industriaren sektorea: bi sektoretan banatzen da: erauzketaren industria, non petrolioaren erauzketa eta meatzaritza sartzen diren, eta eraldaketaren industria, non industriaren adarrak dauden; hau da, botilatzea, ontziratzea, paketatzea, eta abar.
    • Zerbitzuen sektorea: ekoizten ez duten giza jarduerak dira, baina funtsezkoak dira ekonomiak funtzionatzeko. Esate baterako, merkataritza, jatetxeak, garraioa, hedabideak, gobernua, publizitatea, eta abar.[5]

Merkataritza sektoreak edo jarduerarenak

aldatu

Edozein giza komunitateren barrenean lanaren banaketa dago.

Hiru sektoreen hipotesiaren arabera, zenbat eta aurreratuagoa edo garatuagoa izan ekonomia, eta pisu handiagoa du hirugarren sektoreak eta txikiagoa lehen sektoreak. Jarduera ekonomikoa eta egintza ekonomikoa ez dira gauza bera.

Lehen sektorea

aldatu

Natur baliabideak erauzten dituztenak dira, bai kontsumorako, bai merkaturatzeko (nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, baso-ustiapena)

Bigarren sektorea

aldatu

Lehengaiak teknologiaren, eskulanaren eta kapitalaren bidez produktu landu bihurtzen dituzten jarduera ekonomikoen multzoa dira bigarren sektoreko industria jarduerak.

Hirugarren sektorea

aldatu

Saltzeko eta giza kontsumorako prest dauden produktuak banatzen ditu hirugarren sektoreak.

Oinarrizko kontzeptu ekonomikoak

aldatu
  • Etekina: jarduera ekonomikoaren ondoriozko sarreren eta gastuen arteko aldea da; gastuak handiagoak badira, galerak etorriko dira.
  • Ondasuna: behar bat bete eta balio bat duen guztiari esaten zaio.
  • Zerbitzua: norberaren edo gizartearen behar bat betetzeko helburua duen prestazioa da, baina objekturik ekoitzi gabe.
  • Bizi-kostua eta inflazioa: oinarrizko ondasun eta zerbitzuak eskuratzeko behar-beharrezkoak diren gutxieneko gastuak dira bizi-kostua; kalkulatzeko, produktu multzo baten balioa atera eta emaitza horrekin KPIa definitzen da, hau da, kontsumoko prezioen indizea. Produktuen prezioen igoerari inflazioa esaten zaio.
  • Inbertsioa eta espekulazioa: etekina lortzearren, negozio bat hastera edo mantentzera eta hobetzera bideratzen den diru kopuruari esaten zaio inbertsioa.  Ondasunen prezioan bakarrik oinarrituta, merkataritza-eragiketa batetik etekin azkar bat lortzen denean espekulazioaz ari gara.
  • Merkatua: kontsumitzaileak dira, ondasunak eta zerbitzuak eskatzen dituztenak haiek eskaintzen dituzten ekoizleei.
  • Produkzioa eta produktibitatea: jarduera ekonomikoak sortzen dituen ondasun eta zerbitzuei esaten zaie produkzioa. Ekoitzitakoaren eta erabilitako baliabideen arteko erlazioaren baitan dago produktibitatea. Baliabide gutxi erabilita produktibitate handia eskuratzen bada, produkzioa handia izango da. Aldiz, baliabide asko erabilita produktibitatea txikia bada, produkzioa apala izango da.
  • Barne-produktu gordina (BPGd) eta per capita BPGd: lurralde batean urte osoan ekoitzitako ondasun eta zerbitzuen guztirako balioa da BPGd. Lurralde horretan sortu den aberastasuna edo errenta erakusten du, baina bertako biztanleen aberastasuna edo batez besteko errenta jakiteko, hau da, per capita BPGd, lurralde horretako BPGd zati biztanleen kopurua egin behar da. Horrela ez da kontuan hartzen ekipamenduen balio-galera, haien hasierako edo berritako balioa baino ez; guztirako balioa ken balio-galera jakin nahi denean, barne-produktu garbiaz (BPGb) ari gara.

Ekonomiaren helburu sozialak

aldatu
Egonkortasun ekonomikoa
  • Prezioen egonkortasunak inflaziotik edo deflaziotik ihes egiten du, horiek desberdintasunak ekartzen ahal baitituzte ekonomian.

-Enplegu betea. Ekonomia batean eskas diren baliabide guztiak (eskulana) erabiltzen direnean gertatzen da enplegu betea.

  • Hazkunde ekonomiko konstantea, aldaketa gogorrik gabe.
Ekitate ekonomikoa

Ekintza eta politika ekonomikoak ebaluatzeko, kontuan hartzen da jendearentzat zer den zuzena eta zer okerra; alegia, baliabide ekonomikoak behar bezala banatuta dauden. Halaxe badaude, ahalik eta hobekien konbinatuko dira beharrezko ondasunak eta zerbitzuak eskaintzeko.

Efizientzia ekonomikoa

Efizientzia ekonomikoak eskas diren baliabideak ere hartzen ditu kontuan, jendeak nahi dituen ondasun eta zerbitzuak sortzeko nola erabiltzen diren; baita inputak ere produkzio prozesuetan, produkzioaren kostuak ahalik eta apalenak izan daitezen.

Askatasun ekonomikoa

Kontsumitzaileek dirua gastatzeko edo aurrezteko duten askatasuna hartzen du kontuan, baita langileen askatasuna ere, lanez aldatzeko.

Hazkunde ekonomikoa

Denbora joan ahala, ondasun eta zerbitzuen produkzioak duen gorakada jasotzen du. Biztanleen eta beren produktibitatearen gorakadaren erritmoari dago lotua. Hazkunde ekonomikoa barne produktu gordin (BPGd) errealak dituen aldaketen arabera neurtzen da.  

Segurtasun ekonomikoa

Gizarteko arriskuetatik babesten ditu kontsumitzaileak, ekoizleak eta baliabideen jabeak. Gizarte bakoitzak erabakitzen du zein arriskuk behar duten babesa eta norbanakoek, enpresaburuek edo gobernuak ordaindu behar dituzten.

Sarreren banaketa egokia

Ekimenean, ahaleginean eta trebetasunean dauden aldeen araberako banaketa egokia hartzen da kontuan. Estatuak oreka ezartzen du aberastasunaren banaketan gastu ahalmenaren bitartez.[5]

Mikroekonomia eta makroekonomia

aldatu

Ekonomia bi sail nagusitan banatzen da, haien hedaduraren arabera:

Mikroekonomia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Mikroekonomia»

Unitate ekonomiko indibidualen portaera aztertzen du, eta nola funtzionatzen duten erabakiak hartzen dituzten industria indibidualek: familiek eta enpresa burujabeek. Enpresa indibidualek eta kontsumitzaileek hartzen dituzten erabakiak arakatzen ditu, hala nola, zer ekoitzi eta zenbat kobratu; familietan, zer eta zenbat erosi.

Hona mikroekonomia osatzen duten beste gai batzuk: aberastasunaren banaketa, galdera hauekin: zergatik dago pobretasuna?, nor da pobrea?, zergatik batzuek gehiago irabazten dute eta beste batzuek gutxiago?; familien diru-sarrerak, norberarendako produktuen prezioak, zenbatek izango duten enplegua, eta abar.

Makroekonomia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Makroekonomia»

Makroekonomiak osotasun bat bezala aztertzen du ekonomia, sistema ekonomikoaren portaera orokorra du aztergai eta hori halako aldagai kopuru batean islatzen da, hala nola, ekonomia baten guztirako produktua, enplegua, inbertsioa, kontsumoa, prezioen maila orokorra, eta abar.

Ekonomiaren ikuspegi errazagoa eskaintzea du helburu, baina, aldi berean, aukera ematen duena herrialde baten edo herrialde multzo baten jarduera ekonomikoaren maila ezagutzeko eta haren gainean jokatzeko.

Mikroekonomiak unitate indibiduala aztertzen du, familia, enpresa eta industria (gasolinaren prezioak, elikagaien prezioak, gutxieneko soldata, eta abar); aldiz, makroekonomiak osotasuna aztertzen du, pilaketa (BPGd, prezioen maila erantsia, inflazio tasa, industriaren guztirako produkzioa, eta abar).[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) James, Paul; Magee, Liam; Scerri, Andy; Steger, Manfred B. Urban sustainability in theory and practice: circles of sustainability. Londres: Routledge, 53 or. ISBN 978-1-138-02572-1. OCLC .942553107.
  2. (Ingelesez) Robbins. (1945). An essay on the nature and significance of economic science. Londres: Macmillan, 16 or. OCLC .938138229.
  3. (Frantsesez) Barre, Raymond. (1959). Economie politique. I (3. argitaraldia) París: Presses universitaires de France, 12 or. OCLC .5453503.
  4. (Ingelesez) Munim, Ziaul Haque; Schramm, Hans-Joachim. (2018). «The impacts of port infrastructure and logistics performance on economic growth: the mediating role of seaborne trade» Journal of Shipping and Trade 3 (1): 1-19.  doi:10.1186/s41072-018-0027-0. OCLC .7294512652.
  5. a b c d (Gaztelaniaz) Martínez Torres, Omar. (2016). Análisis Económico. Zapopan, Jalisco: Editorial Astra, 47-49 eta 60-63 or..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu