Edwin S. Porter
(«Edwin Stanton Porter» orritik birbideratua)
Edwin Stanton Porter (Connellsville, Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak, 1870eko apirilaren 21a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1941eko apirilaren 30a) zinema-zuzendaria izan zen. Hasieran zinema-proiekzioak egiten jardun zuen, eta proiektore berri bat asmatu zuen. 1900ean filmak egiten hasi zen. Baliabide tekniko asko aurkitu eta bide berriak urratu zituen. Marrazki biziak ere egin zituen. Koloreari buruzko ikerketak egiten ari zenean 1929ko krisiak bete-betean jo zuen, eta zinema utzi zuen.
Edwin S. Porter | |
---|---|
(1901) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edwin Stanton Porter |
Jaiotza | Connellsville, 1870eko apirilaren 21a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1941eko apirilaren 30a (71 urte) |
Hobiratze lekua | Kensico Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, kameraria, argazki-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta asmatzailea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Genero artistikoa | film mutua |
|
Filmak: Life of an American Fireman (1903, Ameriketako suhiltzaile baten bizitza), The Great Train Robbery (1903, Treneko lapurreta handia), The Eternal City (1915, Hiri betierekoa).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edwin S. Porter |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Pennsylvaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |