Edorta Agirre
Edorta Agirre Alonso (Donostia, Gipuzkoa, 1949ko urriaren 15a) euskal idazlea, itzultzailea eta elikadura alorreko kazetaria da. Euskaldun berria. Arrantzale eta sukaldaria izan zen. Euskal Filologian lizentziatu ondoren (1983), irakasle eta itzultzaile aritu da urte askoan.
Edorta Agirre | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1949ko urriaren 15a (75 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta kazetaria |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Euskaraz elikaduraz gehien idatzi duen kazetaria izan daiteke. Hainbat liburu idatzi ditu eta urtetan izan zen kolaboratzailea Euskaldunon Egunkarian eta Berrian
1970eko hamarkadan txalaparta, tobera eta musugitarra jole ezaguna izan zen.[1]
Kazetari eta idazle, elikaduraz eta nutrizioaz
aldatuKazetari moduan ohiko kolaboratzailea izan da Euskaldunon Egunkarian, Argian eta Berrian, guztira mila artikulu baino gehiago argitaratu ditu horietan.[2] Udako Euskal Unibertsitatean, Gastronomia saileko arduradun izan zen 2000tik 2004ra bitarte.
Elikadura gaietan euskara batuaz idazten aitzindaria izan zen, Sukaldaritzarako hastapenak liburua 1983an argitaratu zuen AEKrekin. Gure hizkuntzan elikaduraz gehien idatzi duen kazetaria izan daiteke. 2014an Elikadura Glosarioa eta Elikadura Hiztegi Entziklopedikoa eskegi zituen.[3] Glosarioak euskal hitza, sinonimoak, (biziduna bada) izen zientifikoa, eta espainolezko, frantsesezko eta ingelesezko baliokideak eskaintzen ditu.[4][5] Hiztegi entziklopedikoan hitzaren etimologia, jatorria, azalpena, kontzeptuaren bilakaera historikoa, balio gastronomikoa, nutrizionala, Euskal Herriarekin daukan lotura, etab. agertzen dira hitz estandarretan; denera, 7.000 sarrera bildu ditu hor.[6][7] 2022an Amantala eta mantela. Philosophia & Oilio zopia liburua argitaratu zuen elikadurari buruz, 500 artikulu bilduta.[8]
Udako Euskal Unibertsitateko kidea
aldatuUdako Euskal Unibertsitateko Sukaldaritza Sailean aritu zen 2000tik eta 2004ra bitartean irakasle eta koordinatzaile gisa.[9] Urte horietan lehen mailako sukaldariak pasa ziren Iruñeko Larraona ikastetxetik, UEUko sukaldaritza sailean hitzaldietan eta sukaldean aritzeko: Luis Irizar (beste sukaldari guztien maisua), Juan Mari Arzak (Euskal Sukaldaritza Berriko sortzaileetako bat), Martin Berasategi, Juantxu Larruzea (Juantxu jatetxea), Alex Mujika, Maren Goti (Leioako Sukaldaritza Eskolako Zuzendariordea, EHU), Mikel Garaizabal (enologo eta somelierra), Alex Mujika (Basakabi jatetxea), Leire Etxaide eta Dani Lasa (Mugaritz) eta Ramon Roteta, besteak beste.[10][11][12]
Ikastaro horiekin atzindariak izan ziren sukaldaritza euskaraz lantzen. Ikastaroetako gaiak aztertzerakoan gastronomia ez zen ikuspuntu bakarra, elikadurarekin zerikusia duten zientzia eta teknika batzuen arteko bat baizik. Harantzago joan nahi izan zuten UEUn eta elikadurarekin eta antropologiarekin lotuta zeuden gaiak jarri zituzten eztabaidagai.[13][14] Esaterako, gai hauek ere landu ziren:
- Migel Indurain txirrindulari txapeldunaren elikaduraz hitz egin zuen haren sukaldaria zen Juantxu Larruzeak (txirrindularien selekzioko sukaldari, Indurainen sukaldari partikularra, Zornotzan izan zuen urtetan bere ostatu ezaguna).
- Presoen gose-grebak aztertu ziren elikaduraren ikuspuntutik, Enrike Letonaren eskutik.
- Felipe Uriarte goi-mailako mendizalea Everesteko bizimodu lazgarrian izan zuten dietaz aritu zen.[15] Zeharbide latz horietako bati aurre nola egiten dioten azaldu zuen: kaloria-premia itzela baliabide urriekin bete behar izaten da horrelako paradetan. Elikabidearen funtsa karbohidratoa izaki, hiru olibak, olio tanta batek, pikillo piper bakarrak ospakizun bihurtzen dute eguneroko patata-pure hits zurbila.[16]
- Fernando Mijangos kimikariak kimikaren ikuspuntutik aztertu zuen sukaldaritza.
Saio praktikoak ere izaten ziren: gazta, ardo eta sagardo dastaketak, hostorea egiten ikastea, bazkariak prestatzen laguntzea, bisitak Nafarroako produktoreei, hala nola Uitziko gaztandegira, Basondoa txanpain bodegara, Arbizuko Flores anaien txistor fabrikara, Etxenikeren ahate-produktuen txarkuteriara...
-
2001eko egitaraua
-
2002ko egitaraua
-
2003ko egitaraua
-
2004ko egitaraua
Idazlanak
aldatuSaiakerak
aldatu- Amantala eta mantela. Philosophia & Oilio zopia. Pamiela. ISBN 9786491722595[17][8]
- Baietz okerreko bidea aukeratu! Ehuntxo apustu jan-ed.anaren panoramaz (2010) Alberdania.[18]
- Euskal sukaldaritzaren antropologia (2004). Gaiak.[19]
- Bakailaoa, Tabula monografikoko egilekidea (2003). Montagud
- Almanaka 2003 (2002) Pamiela.[20][21][22]
- Sagardoa platerean (Usurbilgo Sagardo Egunaren lagunak, 2001)
- Sukaldaritzarako hastapenak (1983) Elkar
Hiztegiak
aldatu- Elikadura Glosarioa.[5][4]
- Elikadura Hiztegi Entziklopedikoa. Aurreko datu horien ondotik, hitzaren etimologia, jatorria, azalpena, kontzeptuaren bilakaera historikoa, balio gastronomikoa, nutrizionala, Euskal Herriarekin daukan lotura, etab. agertzen dira hitz estandarretan.[6][23]
Itzulpenak
aldatu- Zazpi kontaera paradoxiko: antropologo bat Marten. Oliver Sacks (2003). Gaiak.[24]
- Los españoles y los euskaldunes. Azurmendi, Joxe (1993). Herritar Berri.[25]
- Harris, M.: "Kulturaren enigmak; behiak, txerriak…" (Gaiak, 1995)
- Kandinsky, V.: "Elementu piktorikoez ekarpena" (Gaiak, 1996)
- Chomsky, N.: "Mintzairari buruzko gogoetak" (Gaiak, 1997)
- Lapitz, J.J.: "Gaurregungo sukaldaritza Euskadin" (Espasa-Calpe, 1985)
- McLuhan, M.: “Gutenberg Galaxia” (Gaiak, 1998)
- Urrutikoetxea, J: "Giltzapeko sukaldaritza" (Hiru, 1996)
- Saint-Germain, J: Foie-Grasa (Aurrera, 2002)
- Arzak, J.M.: Errezetak, espainieratik (Bainet, 2004)
- Arzak, J.M.: Mokaduak, espainieratik (Bainet, 2007)
- Arzak, J.M.: Errezetak, espainieratik (Bainet, 2008)
- Arzak, J.M.: Sekretuak, espainieratik (Bainet, 2010)
- Soziolinguistikako Hiztegia (jatorrizkoa: "Diccionari de sociolingüística, Enciclopèdia Catalana") (Mondragon Unibertsitatea, 2005)
Wikipedia
aldatu2023an hasita Euskarazko Wikipedia elikadura-gaietan sendotzeko boluntario modura hasi zen. Bide horretan, lehengo urte hartan 276 edizio egin zituen 64 artikulutan, guztira 300.000 karaktere pasatxo gehituta. Esaterako, 38 artikulu hauek hobetu ditu (eta horren ondorioz gehienek dituzte 5.000 karaktere baino gehiago): Afari, Ahi, Anis (edaria), Anis (landarea), Ardo apardun, Ardo zuri, Arrainki, Arrain zopa, Atun, Azafrai, Azkenburu, Barruki, Bazkari, Belar elikagarriak, Brandy, Elikagai, Espezia, Fondue, Fruitu oskoldun, Fruta, Gosari, Granada (fruitua), Gurin, Hur, Janari laster, Jatetxe, Jogurt, Laranja-zuku, Masusta, Intxaur, Ogi, Otordu, Perrexil, Piperrauts, Soja-esne, Sukaldaritza (janari eta edarien prestaketa), Sukaldeko olio, Ttoro...
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Edorta Agirre egileren araberako bilaketaren emaitzak» www.kmliburutegia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- ↑ Agirre, Edorta. «Bilatzailearen emaitza: Edorta Agirreren 100 artikulu Berria.eus-en» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- ↑ Alkaiza Guallar, Saioa. (2014-10-18). «Elikagaien izena eta izana» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- ↑ a b Agirre, Edorta. (2014). «Elikadura Glosarioa» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- ↑ a b Elikadura hiztegi linean[Betiko hautsitako esteka], Karlos del Olmo Sustatu albistegian (2014-10-14)
- ↑ a b Agirre, Edorta. (2014). «Elikadura Hiztegi Entziklopedikoa» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- ↑ Alkaiza Guallar, Saioa. (2014-10-18). «Elikagaien izena eta izana» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- ↑ a b Edorta Agirre: Amantala ta mantela. (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
- ↑ Agirre, Edorta. (2001-06-30). «Elikadura, euskal hiriburu zaharrera. Sanferminetako lurrunak pausatzeke, UEU martxan» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ Aranburu, Orreaga. (2001-07-28). «Ikastaro zein partaide kopuruan. «mailari eustea» lortu duela esan du UEUk» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ Aranburu, Orreaga. (2001-07-20). «Juan Mari Arzak: "Inoiz baino hobeto jaten du jendeak"» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ Agirre, Edorta. (2002-03-24). «Euskal Herri osoko ardoak. Mahatsaren orpotik dator» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ (Ingelesez) Agirre, Edorta. (2002-06-02). «Elikaduraz eta Nutrizioaz» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ Agirre Alonso, Edorta. (2004). Euskal sukaldaritzaren antropologia. GAIAK arg ISBN 978-84-87203-00-8. (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ «Felipe Uriarte :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ Agirre, Edorta. (2002-07-28). «Bromatosofia, in U.E.U. '02. Elikadura, sukaldaritza, gastronomia, nutrizioa, historia, enologia, biologia eta beste, ikuspegi orokorrean.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- ↑ «Edorta Agirre: "Janari pista galduz gero, nahi duena salduko digu sistemak"» Gipuzkoako Hitza 2022-06-24 (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
- ↑ Edorta, Agirre. (2010). Baietz okerreko bidea aukeratu! : ehuntxo apustu jan-edanaren panoramaz. Alberdania ISBN 8496310930. PMC 433484658. (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- ↑ Edorta, Agirre. (2004). Baietz okerreko bidea aukeratu! : ehuntxo apustu jan-edanaren panoramaz. Alberdania ISBN 8496310930. PMC 433484658. (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- ↑ Iparragirre, PIlar. (2002-12-15). «Edorta Agirre» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-07-25).
- ↑ Ase eta gose (Internet Archive) bloga
- ↑ Edorta., Agirre,. (2002). Almanaka 2003 : ase eta gose. Pamiela ISBN 8476813619. PMC 176837236. (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- ↑ Llorente Arretxea, Oihana. (2014-10-25). «Sukaldaritzako 4.134 hitz eta esanahi jaso eta sarean jarri ditu Edorta Agirrek» GAUR8 (Gara) (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
- ↑ Sacks, Oliver. (2003). Zazpi kontaera paradoxiko: antropologo bat Marten. Gaiak ISBN 8489772673. PMC 434320561. (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- ↑ Zabala, Juan Luis. (1996-09-12). «Liburu hau esportatzekoa da. Joxe Azurmendiren 'Espainolak eta euskaldunak' gazteleratu du Edorta Agirrek.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus): 20. (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
Kanpo estekak
aldatu- Edorta Agirre Pilar Iparragirre Argia (2002-12-15)
- Edorta Agirre egile eta albiste Euskaldunon Egunkariaren Hemerotekan. (71 artikulu)
- Edorta Agirre: Amantala ta mantela. Pamiela Youtube, 2022-06-23
- Elikadura Hiztegi Entziklopedikoa. Edorta Agirre. (2014) calameo.com
- Elikadura Glosarioa Agirre, Edorta. (2014). calameo.com