[go: up one dir, main page]

Ekaitz geomagnetiko

Eguzki ekaitz» orritik birbideratua)

Ekaitz geomagnetikoa Lurreko magnetosferaren behin-behineko perturbazio bat da. Koroa-masaren eiekzio bati, eguzki-koroako zulo bati edo eguzki surruztada bati lotua, gertaera gertatu eta 24 eta 36 ordu artean beranduago iristen den eguzki haizezko talka uhin bat da. Hau talka uhina soilik Lurrerantz baldin badator gertatzen da. Eguzki haizeak magnetosferari eragingo dion presioa handitu edo txikitu egingo da eguzkiaren aktibitatearen arabera. Eguzki haizearen presioak ionosferako korronte elektrikoak aldatzen ditu. Ekaitz magnetikoek 24 eta 48 ordu bitartean irauten dute ohi, zenbait egunez ere iraun dezaketen arren.

Eguzki partikulak lurreko magnetosferarekin elkareragiten.

Etapak

aldatu
 
Eguzki ekaitz baten etapak, A eguzki erupzioa, B erradiazio ekaitza eta C CMEa direlarik. Zenbaki leienda: A Kuadroa: 1-Eguzkia, 2-Lurra, 3-Lurraren atmosfera, 4-sateliteak; B Kuadroa: 5-atmosfera eguzki erupzioaren ondoren; C Kuadroa: (zenbaki legendarik gabea).
  • 1. etapa: Eguzki erupzioa. Soilik 8 minutu behar ditu Lurrera iristeko. Erradiazio elektromagnetikoa komunikazioak eteteko gauza da. Eguzki erupzioak atmosfera ilargien orbitetaraino iritsi arte hedatzen du, hauen orbitak aldatuz eta euren Lurazaleranzko erorketa eraginez.
  • 2. etapa: Erradiazio ekaitza. Zirkuitu elektrikoak erre eta horretara jarrita egon diren pertsonak kalte ditzakeen rradiazio bonbaketa, baita atmosferak eta magnetosferak halako eraginak ekiditeko ezkutu bezala funtzionatzen badute ere.
  • 3. etapa: Koroa-masaren eiekzioa (ingelesez CME). Hau da uhinik arriskutsuena, hegoalderantz zuzendua baldin badago sateliteak, elektraindarra pasatzen den transformagailu elektrikoak eta planeta osoko komunikazioak kalte baititzake. Iparralderantz zuzendua baldin badago, aldiz, magnetosferan errebotatuko du.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu