[go: up one dir, main page]

Eñaut Zubizarreta

Aretxabaletako musikagilea

Eñaut Zubizarreta Mendieta (izen artistikoa Trigger) (1992, Aretxabaleta) biolontxeloa jotzen duen musikagilea eta musika irakaslea da. Hainbat disko argitaratu ditu dagoeneko.

Eñaut Zubizarreta
Bizitza
JaiotzaAretxabaleta, 1992 (31/32 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta musikaria
Musika instrumentuatxeloa

"Prototxeloa" musika tresna hau jotzeko modu esperimentala deitzeko izena da, estiloak nahastuz.[1]

Biografia

aldatu

Eñautek biolontxelo ikasketak egin zituen Bartzelonan[2] eta ordutik biolontxeloa jotzeko modu berritzaileak ikertzen aritu da. 2019ko otsailean Esku bi hamar hatz diskoa atera zuen[3]. Eskenatokira bera bakarrik ateratzen da bere biolontxeloarekin.

2021. urteko urrian Poliedro Vol. I izeneko disko liburua atera du. Hiru atal ditu, Aurretiko bista dago, bakarkako txelo formatua Dorletako santutegian grabatu zuen; Albotiko bista, binakako eta hirunako formatuan jotakoak; eta hirugarrena Goiko bista, tekno estiloraino hurbilduta[4]. Guztira 19 kantu instrumental bildu ditu[5].

Aretxabaletako Wood Strings musika taldeko kidea ere bada[6].

Halaber, Aitor Etxebarria[7] musikariarekin kolaborazioak egin ditu.

Diskografia

aldatu
  • Esku bi hamar hatz (2019, autoekoizpena)[8]
  • Mendian hil. Hirian hil (2021, Forbidden Colours).[9] Izen bereko dokumentalaren soinu-banda da.
  • Poliedro Vol. I (2021, Forbidden Colours)[5]

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu