Dulce Chacón Gutiérrez
Dulce Chacón Gutiérrez ( Zafra, Badajoz, 1954ko ekainaren 3a - Brunete, Madril, 2003ko abenduaren 3a) espainiar idazlea eta poeta izan zen. Bere lanaren gai nagusia errepresio frankista da, eta batez ere emakumeen egoera. Sozialki konprometitua, besteak beste, Genero Indarkeriaren Aurkako Emakumeen Elkartekoa, Gerraren Aurkako Emakumeen Elkartekoa eta Gerraren Aurkako Kultur Plataformako kidea izan zen, biak ere 2003an Irakeko Inbasioari lotuta. Hainbat ikastetxek eta institutuk, baita literatura sarik ere bere izena daramate bere irudiaren omenaldi gisa. Inma Chacón idazlearen ahizpa bikia izan zen.[1][2]
Dulce Chacón Gutiérrez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dulce Chacón Gutiérrez |
Jaiotza | Zafra, 1954ko ekainaren 6a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2003ko abenduaren 3a (49 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Familia | |
Aita | Antonio Chacón Cuesta |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta eta eleberrigilea |
Genero artistikoa | olerkigintza antzerkia |
Biografia eta literatura ibilbidea
aldatuExtremaduran jaio zen, familia kontserbadore batean, "Aristokrata, eskuindar eta alderdi nazionalekoa", bere hitzetan.[3] Aitak, Antonio Chacónek, frankismo garaian Zafrako alkate izan zenak, kezka literarioak zituen: poemak idatzi zituen [4] Hache izenarekin eta poesia irakurtzen zion familiari. Dulcek eta Inmak 11 urte zituztenean zendu zen aita. María Gutierrez, ama, hurrengo urtean Madrilera, joan zen neskekin eta bertan instalatu ziren.
Dulce eta Inma, bere ahizpa bikia, barnetegi batera joan ziren ikasketak egitera. Dulce hantxe hasi zen poesia idazten, bizi zuen egoera pertsonal gogorretik ihes egiteko ahaleginean. Bere nerabezaroko irakurketetatik, Celan,Rilke, César Vallejo eta José Ángel Valente poetak izan ziren bere estilo poetikoan aztarna handiena utzi zutenak. Félix Grande eredu izan zuen, poesian, eta Julio Llamazares, Luis Landero eta José Saramago narrazioan (azken bi hauekin, eta Saramagoren emazte, Pilar del Ríorekin ere adiskidetasun handia izan zuen)
Oso goiz idazten hasi zen arren, ez zuen Querrán ponerle nombre, bere lehen liburua argitaratu, 1992ra arte. Beste bi lan poetikoak ondoren heldu ziren, Las palabras de la piedra (1993) eta Contra el desprestigio de la altura (1995). Azken honengatik bere lehen saria irabazi zuen, Irungo Hiria saria. [5] Ondoren eleberriaren eremuan sartu zen. 1996an argitaratu zuen Algún amor que no mate senarrarengandik tratu txarrak jasandakoemakume bati buruzko liburua. [6] José Saramagok "gogorra baina beharrezkoa" zela iritzi zion. Urtebete geroago bere bigarren eleberria argitaratu zuen, Blanca vuela mañana. 1998a intentsitate handiko urtea izan zen: Matadora, Cristina Sánchez, Espainiako lehenengo emakume toreatzailearen biografia argitaratu zuen. Urte berean bere lehen antzezlana, Segunda mano estrenatu zuen, eta hirugarren eleberria argitaratu zuen, Háblame, musa, de aquel hombre.
Háblamerekin, Chaconek bikotearen inkomunikazioari buruzko trilogia bat ixten zuen. Ondoren poemario berri bat etorri zen, Matar al ángel (1999) eta urte berean Cielos de barro, gerra osteko Extremaduran girotutako nobela korala, Chaconek Azorín sariaren 2000ko ediziora aurkeztu zuena "Hache" ezizenarekin. Saria jaso zuen eleberri hau, Antonio Chaconi eskainia zegoen, Dulceren aitari .Izenburua Julio Llamazares idazlearen "opari" bat izan zen.
Bere hurrengo eleberria La voz dormida izan zen, 2002an argitaratua.[7] Chaconek lau urte behar izan zituen osatzeko, Matar al ángel eta Cielos de barro argitaratu aurretik ere materiala biltzen hasi zen. Bertan, Dulce Chaconek Gerra Zibilaren osteko urte zailei heltzen jarraitu zuen, berrogeiko hamarkadan errepresio frankistaren biktima izan ziren emakumeen testigantzak, Espainia osoko elkarrizketetan jasoak, nobelatuz.[8]
Eleberriak 2003ko Urteko Liburua saria irabazi zuen, Madrilgo Liburutegien Gremioak emana. 2002an estreinatu zen Chacónek berak eginiko Algún amor que no mate antzerki-moldaketa. [9] Egokitzapena Eduardo Vasco-k zuzendu zuen. 2003an beste poema bilduma bat argitaratu zuen, Cuatro gotas.
Dulce Chaconen ibilbidea bere heriotzaren ondorioz moztu egin zen. 2003ko abenduaren 3an hil zen,[10] hilabete lehenago diagnostikatu zioten pankreako minbiziaren biktima eta gibelera zabaldu zitzaiona. Bere errautsak jaioterrian utzi zituzten, Antonio Chacon aitaren gorpuzkien ondoan. Senarra, bi alaba eta semea utzi zituen.
Konpromiso soziala eta politikoa
aldatuFamilia kontserbadore batean kide izan arren, laster Dulce Chacón ezkerreko pertsona bihurtu zen. Adierazi zuenez, arrazoietako bat errepresio frankistaren inguruko familia-isiltasuna izan zen, bereziki odoltsua Zafran, non gerrako lehen hilabeteetan, hiria matxinoek hartu ondoren, 1936ko abuztuaren 8an, berrehun eta berrogeita hamar pertsona inguru hil zituzten agintari berriek. Herriak 7000 biztanle zituen eta, gerra piztu ondoren, ez zen eskuindarrik hil matxinatutako tropak sartu aurretik. Frankismoaren biktimen kausa izan zen bere lehentasunetako bat, gerra zibilean eta frankismoan izandako indarkeria politikoaren ondoriozko gorrotoa oraindik ere enkistatuta zegoela uste baitzuen, ez baitzen jendaurrean jarri. Zentzu horretan, bere lema "ez gorrotorik ez ahanzturarik" izan zen. Gainera, adierazi zuen "benetako adiskidetzea ez dela oraindik etorri, elkarrizketa hori oraindik ez delako gertatu. Garaileen bertsioa entzun dugu, orain garaituak entzun behar ditugu ". [7]
Horrela, izaera aurrerakoia zuten hainbat jarduera sozial eta politikotan parte hartu zuen. La voz dormida idatzi zuen, Espainiako Gerra Zibilean galtzaile izan ziren emakumeen testigantzak bilduta. inbasioarekin lotuta, Cultura contra la guerra (Gerraren aurkako kultura) plataforman parte hartu zuen eta, Jose Saramago Nobel saridunarekin batera, 2003ko martxoaren 15ean Madrilen izandako gerraren aurkako manifestazio handia itxi zuen manifestu antibelikoa irakurri zuen, Mujeres contra la Guerra plataformako ordezkaritza gisa. Bagdadera joan zen urte bereko martxoan Irakeko herriaren egoera eta gatazkaren aurkakoa ezagutzeko. Gainera, Mujeres contra la Violencia de Género elkarteko kide zen.
Tropa estatubatuarrek Bagdaden inbasioan hildako José Couso kameraren, anaia, lagun eta adiskideen kolektiboko kide ere izan zen..
Senarrak, Miguel Ángel Alcántarak, "borrokalaria, ezkerreko eta agnostiko" bezala definitu zuen, "bere armarik onena hitza eta idazkera zuen emakume" lez. [11]
Sariak eta omenaldiak
aldatu- Bere jaioterriak, Dulce Chaconi, hil ondorengo alaba kuttunaren saria eman zion, 2005eko otsailaren 17an. Plaza bati eta espainiar narratiba sari bat ere haren izena jarri diote.
- 2003an Dulce Chacón bizi izan zen Madrilgo Brunete herriak Dulce Chacón eleberri laburren literatura saria deitu zuen.
- 2009an, Barricadak La tierra está sorda liburua argitaratu zuen, errepresio frankistarekin lotutako 18 abesti bildu zituena. Enrique Villarreal "El Drogas" taldeko buruaren arabera, La voz dormidaren irakurketa izan zen CD liburua sortzera bultzatu zuena.[12] Abesti batzuk Chaconek bildutako eta argitaratutako testigantzetan zuzenean inspiratuta daude. [13]Barricadak lan hau Zafran aurkeztu zuen 2010.eko martxoaren 19an.[14]
- La Garrovillako (Badajoz) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuak IESO Dulce Chacón izena du 2005etik idazlearen oroimenez.[15]
- Tocina (Sevilla) auditoriumak ere Dulce Chacón du izena.
- Madrilgo Fuenlabrada udalerriko eskola publikoa, [16]
- Rivas-Vaciamadrid hirian beste bat
- Cáceres Extremaduran hirian beste bat.
- Europako Madrilgo liburutegi nagusiak ere du bere izena du. [17]
Lana
aldatuPoesia
aldatu- Querrán ponerle nombre (1992)
- Las palabras de la piedra (1993)
- Contra el desprestigio de la altura (1995), premio Ciudad de Irún.
- Matar al ángel (1999)
- Cuatro gotas (2003)
Eleberria
aldatu- Algún amor que no mate (1996).[18]
- Blanca vuela mañana (1997)
- Háblame, musa, de aquel varón (1998)
- Cielos de barro (2000), premio Azorín 2000.
- La voz dormida (2002), premio Libro del Año 2003, concedido por el Gremio de Libreros de Madrid.
Ipuinak
aldatu- Te querré hasta la muerte (2003), en Sobre raíles.
Antzerkia
aldatu- Segunda mano (1998)
- Adaptación teatral de Algún amor que no mate (2002), candidata a los premios Max 2004 a la mejor autora teatral en castellano.
Biografiak
aldatu- Matadora (1998).
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Dulce Chacón: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Inma Chacón: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2010-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ Dulce Chacón pierde su batalla contra la muerte, El País, 04.12.2003
- ↑ .
- ↑ Folleto de la representación teatral de Algún amor que no mate, de Aldaba Producciones.
- ↑ a b «Entrevistas: Dulce Chacón -nº 22 Espéculo (UCM)» webs.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ «Dulce Chacón da voz a las mujeres víctimas de la posguerra > elmundolibro - Anticuario» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ .
- ↑ (Gaztelaniaz) País, El. (2003-12-04). «Dulce Chacón pierde su batalla contra la muerte» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ .
- ↑ «Barricada, contra la sordera histórica. 'La tierra está sorda' sale a…» archive.is 2012-06-29 (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ «Las letras de 'La Tierra está sorda'. Diario de Noticias de Navarra» web.archive.org 2010-09-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ «Charla+Acústico de Barricada en nuestro 40 aniversario. | I.E.S. Suárez de Figueroa» suarezdefigueroa.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ «Nuestro Centro» iesodulcechacon.educarex.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Colegio Público Dulce Chacón (Fuenlabrada)» colegiopublicodulcechacon.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) User, Super. «Página de inicio de la web del CRAI - CRAI Dulce Chacón - UEM» web-uem.bibliocrai.universidadeuropea.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2011-12-22 (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).