Dositej Obradović
Dositej Dimitrije Obradović (serbieraz: Доситеј Димитрије Обрадовић; Cakovo, gaur egungo Errumania, 1742ko otsailaren 17a - Belgrad, Serbia, 1811ko apirilaren 7a) serbiar idazle, itzultzaile eta politikaria izan zen.
Dositej Obradović | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ciacova (en) , 1742ko otsailaren 17a | ||
Herrialdea | Austriar Inperioa | ||
Heriotza | Belgrad, 1811ko apirilaren 7a (69 urte) | ||
Hobiratze lekua | St. Michael's Cathedral (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | serbiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | hizkuntzalaria, poeta, idazlea eta filosofoa | ||
Enplegatzailea(k) | Belgradeko Unibertsitatea | ||
Biografia
aldatuFraide sartu zen, baina handik gutxira bizimodu hori utzi zuen bidaiatzeko eta ikasteko. Herrialde askotan ibili zen, Ekialdean eta Europan batez ere. Serbiako Hezkuntza ministro izendatu zuten, eta Serbiako Goi Mailako lehen Eskola antolatu zuen. Ilustrazioa Serbiara zabalarazi zuen. Itzultzaile-lanak egin zituen batez ere, eta itzuli zituen lanen artean, beste hizkuntza batzuetan idatzitako hainbat maisulan dira, Esoporen fabulak, besteak beste. Horrez gainera, "Dimitri Obradovic-en bizitza eta abenturak" autobiografia idatzi zuen.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dositej Obradović |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Serbiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |