Dongguan
Dongguan (txinera sinplifikatuz: 东莞, pinyineraz: Dōngguǎn), Guangdong probintzian dagoen prefektura mailako hiria da. Guztira, 6.445.700 biztanle inguru dauzka eta 2.465 kilometro karratuko azalera.
Dongguan | |
---|---|
Prefektura mailako hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Guangdong |
Izen ofiziala | 东莞市 |
Posta kodea | 523000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 23°02′51″N 113°44′57″E / 23.04749°N 113.74928°E |
Azalera | 2.460,08 km² |
Altuera | 8 m |
Mugakideak | Shenzhen |
Demografia | |
Biztanleria | 8.220.207 (2010) 8.310.000 (2016) 10.466.625 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2016) |
Dentsitatea | 3.341 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 769 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
Hiri senidetuak | Wuppertal |
Matrikula | 粤S |
dongguan.gov.cn |
Inguru naturala eta kokapena
aldatuHirigunea Guangzhou hiritik 50 kilometrora dago iparraldean, eta Shenzhen hiritik 90 kilometro hegoaldera. Perla ibaiaren deltako gune metropolitarraren iparraldean dago.
Perla ibaiaren deltako Dongguan hiriaren mugakideak honakoak dira: Huizhou ipar-ekialdean, Guangzhou mendebalde eta ipar-mendebaldean, eta Shenzhen hegoaldean.
Klima eta landaredia
aldatuHiriak duen 2.400 kilometro koadroko azaleratik, %27 ura da, %25 basoak, %12 laborantza lurrak, eta %35 hirigunea. Txina hegoaldeko hiri guztiek bezala, Dongguanek klima azpitropikala dauka, Kantzer tropikoaren iparraldean egonik. Batez-besteko tenperatura 22,8 gradukoa da, eta nahiko egonkor mantentzen da urte osoan zehar. Bi urtaro izaten dira, bata lehorra eta bestea euritsua. Asia hegoaldeko montzoiaren eraginez maiatzetik urrira euri ugari egiten du, eta urteko batez besteko prezipitazioa 1.756,8 ingurukoa da.[1]
Banaketa administratiboa
aldatuDongguan hiria, lau barruti eta hogeitazortzi herrik osatzen dute. Prefektura hiriko gobernuak aginte osoa dauka herri horietan.
- Guancheng Barrutia (莞城区)
- Dongcheng Barrutia (东城区)
- Wanjiang Barrutia (万江区)
- Nancheng Barrutia (南城区)
Demografia eta biztanleria
aldatu2008. urtearen amaieran, hirian 6.949.800 biztanle bizi ziren, horietatik 1.748.700 bertako biztanleak, eta gainontzekoak Txinako nekazal guneetako etorkinak. Hirigunean hiru milioi pertsona inguru bizi dira, baina hirian azken urteetan egondako garapena dela eta, hirigunea eta inguruko nekazal guneak bat egingo dute hurrengo urteetan.
Dongguan, kanpoan bizi diren txinatar askoren jaiotza hiria da, Hong Kongen bizi diren 700.000 inguru pertsona, eta Taiwan eta Macaun bizi diren beste 200.000 pertsonena.
Hiri senidetuak
aldatu- Hartford, Connecticut, AEB, 2001etik
- Tesalonika, Grezia, 2008tik
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://web.archive.org/web/20070518061808/http://liveable.dg.gov.cn/about/natural.htm Dongguango estatistika webgunea.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Txineraz) Dongguangeko gobernuaren webgunea.
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |