[go: up one dir, main page]

Djamel Sedjati

atleta aljeriarra

Djamel Sedjati (arabieraz: جمال سجاتي‎, Tiaret, 1999ko maiatzaren 3a) Aljeriako atleta da, 800 metroko lasterketan espezializaturikoa. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina bat eskuratu zuen.

Djamel Sedjati

(2023)
Bizitza
JaiotzaTiaret1999ko maiatzaren 3a (25 urte)
Herrialdea Aljeria
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 800 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

IAAF: 14976579 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

aldatu

Gazte mailan ez zen ezagutzen eta 2021eko Aljeriako txapelketan egin zen ezagun 600 metrotako lasterketan zilarrezko domina eskuratu zuenean Mohamed Ali Gouaneden atzetik. 15 egun beranduago 800 metrotako lasterketan Gouaned garaitzea lortu zuen.

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen baina Japoniara iritsi berritan COVID-19 testean positibo eman eta ezin izan zuen parte hartu[1]. 2022an Munduko txapelketan txapeldunordea izan zen.[2]

2024ko uztailaren 7an Parisko meetingean 800 metrotako lasterketa irabazi zuen 1:41.56 denbora eginez, inoizko hirugarren denbora onena[3]. Ondoren Parisko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen.[4]

Nazioarteko emaitzak

aldatu
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris   Frantzia 3. postua, brontzezko domina  800 m
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Eugene   AEB 2. lekua, zilarrezko domina  800 m
Diamanteen Liga
Urtea Lekua Domina Proba
2023 3. postua, brontzezko domina  800 m
Mediterraneoko Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Oran   Aljeria 1. postua, urrezko domina  800 m

Markak

aldatu
  • 600 m - 1:14.36 (Sasolburg, 2024)
  • 800 m - 1:41.46 (Monaco, 2024)
  • 1.000 m - 2:13.97 (Potchefstroom 2024)

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu