[go: up one dir, main page]

Daniel Bernoulli (Groninga, Herbehereak, 1700eko otsailaren 8aBasilea, Suitza, 1782ko martxoaren 17a) Holandan jaio baina bizitza ia osoa Suitzan igaro zuen matematikari bat izan zen.

Daniel Bernoulli

(1790)
rector of the University of Basel (en) Itzuli

1756 - 1756
Nicolaus I Bernoulli (en) Itzuli - Jeremias Raillard (en) Itzuli
rector of the University of Basel (en) Itzuli

1744 - 1744
Nicolaus I Bernoulli (en) Itzuli - Andreas Weiss (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGroningen1700eko otsailaren 8a
Herrialdea Suitza
HeriotzaBasilea1782ko martxoaren 17a (82 urte)
Hobiratze lekuaPeterskirche (en) Itzuli
Familia
AitaJohann Bernoulli
AmaDorothea Falkner
Haurrideak
Familia
LeinuaBernoulli (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBasileako Unibertsitatea 1720) : medikuntza
University of Strasbourg (en) Itzuli 1719) : medikuntza
Heidelbergeko Unibertsitatea 1718) : medikuntza
Basileako Unibertsitatea
(1713 - 1716) : filosofia
TesiaDissertatio inauguralis physico-medica de respiratione (en) Itzuli
Tesi zuzendariaJohann Bernoulli
Doktorego ikaslea(k)Johann III Bernoulli (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
alemana
errusiera
frantsesa
Swiss German (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria, unibertsitateko irakaslea, ekonomialaria, medikua eta estatistikaria
Lantokia(k)San Petersburgo eta Basilea
Enplegatzailea(k)Zientzien Errusiar Akademia  (1725eko uztailaren 5a (juliotar egutegia) -  1733)
Basileako Unibertsitatea  (1734 -  1776)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa

Find a Grave: 38233438 Edit the value on Wikidata

Bernoulli familian matematikari ospetsu asko izan ziren, hala nola, Johann Bernoulli (Danielen aita) eta Jakob Bernoulli (Danielen osaba). Matematika puru zein aplikatuetan lan handiak egin zituen. Horretaz gain hidrodinamika eta elastikotasunari buruzko lanak egin zituen.

Bere aitak ez zuen matematika ikastea nahi. Beraz, saiatu zen beste ikasketa batzuetarantz bideratzen. Azkenean, medikuntza ikastea lortu zuen aitak klasez kanpoko matematika irakastearen truke.

San Petersburgora joan zen 1724.an matematika irakastera; baina ez zitzaion gustatu eta ahal izan zuenean Baselera itzuli zen. 1733.an jasandako gaitz bat aitzakia moduan erabili zuen. Ondoren, Basel Unibertsitatean egin zuen lan medikuntza, metafisika eta filosofia arloetan.

Bere lehenengo idatzia matematikan Exercitationes (Ariketak) izan zen; horretan, Jacopo Riccatik proposatutako ekuazio diferentzialarentzako (Riccatiren ekuazioarentzako) ebazpena bilatu zuen. 1738.an bere lanik onena kaleratu zuen, Hydrodynamique (Hidrodinamika) alegia; honetan, beste hainbat kontzeptuez gain Bernoulliren printzipioa azaltzen zen.

Daniel Bernoulli gasen teoria zinetikoa eta Boyle-Mariotteren legea lotzen zituen ideia plazaratzen saiatu zen lehenengoa izan zen.

Leonhard Euler matematikari bikainarekin batera egin zuen lan gero euren izenak hartuko zituzten ekuazioetan.

1750ean Parisko Unibertsitatean aurretik bere aitak zeukan katedra eskaini zion.

86 lan plazaratu zituen eta Parisko Zientzietako Akademiak 10 sari eman zizkion. Berak baino gehiago Eulerrek baino ez ditu lortu, 12.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Bernoulli Aldatu lotura Wikidatan