[go: up one dir, main page]

Correlingua galizierazko hiztunek abiatutako ekimena da, Euskal Herrian egindako Korrikak inspiratuta. Funtsean, hizkuntzaren garrantzia ohartzeko burututako lasterketa da, Galizia zeharkatzen duena. Parte-hartzaileak ikasleak dira batez ere, hala haurrak nola gazteak.

2000. urtean lehenengo edizioa egin zuten.

Antolatzaileak

aldatu

Asociación Socio-Pedagóxica Galega, CIG-Ensino, A Mesa pola normalización Lingüística eta Equipos de Normalización Lingüística elkarteak antolatzaileen artean ditugu, udaletxe batzuekin batera.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo-estekak

aldatu