[go: up one dir, main page]

Chengdu (txinera sinplifikatuz: 成都, pinyineraz: Chéngdu), Sichuango probintzian kokatua. Guztira, 10.820.000 biztanle inguru dauzka 12.390 kilometro koadroko azaleran, horietarik 3.900.000 inguru erdigunean bizi direlarik. Sichuango zentro politiko, komertzial eta ekonomiko garrantzitsu bat izan da historikoki Chenhdu.

Chengdu
Azpiprobintzia mailako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaSichuan
Izen ofiziala成都市
Posta kodea610000
HerriburuaWuhou Barrutia
Geografia
Koordenatuak30°39′36″N 104°03′48″E / 30.66°N 104.0633°E / 30.66; 104.0633
Map
Azalera14.378 km²
Altuera500 m
Demografia
Biztanleria11.050.000 (2016)
857.000 (1953)
1.583.000 (1964)
6.922.918 (1970)
8.225.399 (1980)
9.195.004 (1990)
10.392.531 (2000)
20.937.757 (2020)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2016)
Dentsitatea769 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 311
Telefono aurrizkia028
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakLinz, Montpellier, Volgograd, Palermo, Kōfu, Ljubljana, San Petersburgo, Winnipeg, Koblentza, Medan, Phoenix, Malinas, Knoxville, Łódź, Lviv, Zapopan, Sheffield, Recife, Perth, Maputo, Maastricht, Luang Prabang, Lahore, La Plata, Katmandu, Horsens, Honolulu, Hamilton, Haifa, Homel, Gimcheon (en) Itzuli, Flandriako Brabante, Fez, Fingaleko konderria, Dalarna, Daegu, Txiang Mai, Bonn, Bangalore, Esmirna, Valentzia, City of Perth (en) Itzuli eta Nashville
Matrikula川A eta 川G
chengdu.gov.cn

Historia

aldatu

Chengdu Txinako hego-mendebaldeko lehen puntu urbano ezagunetako bat da, duela 2.400 urteraino luzatzen den historiarekin, lehenbiziko Shu Enperadoreak bere hiriburua hemen eraiki zuenean. Shu izen horrek iraun du erabilpenean gaur egun arte. Chengduko haran emankorra antzinako Shu erresumaren erdigunea izan zen, bertako kultura eta ondare aberatsak elikatzen zituen zibilizazio distiratsua sortuz[1].

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Haran eta lautada emankor batean kokatzen da hiria. Ureztatze bikainari eta baliabide mineralen ugaritasunari esker, baliabide naturalez hornituriko hiria da.

Chengduren mugakideak honakoak dira: Ngawa prefektura autonomoa ipar-mendebaldean, Deyang ipar-ekialdean, Ziyang ekialdean, Meishan hegoaldean, eta Ya'an mendebaldean.

      Datu klimatikoak (Chengdu, 1971-2000)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.3 11.2 15.9 21.7 26.0 28.0 29.5 29.7 25.2 20.6 15.8 10.7 20.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.8 4.7 8.2 12.9 17.2 20.5 22.0 21.7 18.6 14.6 9.5 4.5 13.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 7.9 12.1 20.0 44.2 78.5 106.8 224.5 201.1 118.8 35.2 15.9 5.2 870.2
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 7.0 8.5 10.9 13.0 14.7 15.2 17.6 15.8 15.6 13.1 7.7 5.2 144.3
Eguzki orduak 53.3 51.4 83.1 113.9 121.7 117.2 131.9 155.0 77.6 59.4 57.2 51.6 1073.3
Hezetasuna (%) 83 81 79 78 76 81 86 85 85 85 83 84 82.2
Iturria: China Meteorological Administration

Banaketa administratiboa

aldatu
 
Chengduko barruti eta konderrien mapa.
 
Chengduko Shudu etorbidea.
 
Jinli kalearen ikuspegia.

Prefektura mailako Chengdu hiriko erdigunea bost barrutik osatzen dute:

Hiriaren erdigunearen inguruan, beste lau barruti daude:

Eta prefektura mailako hiriaren antolaketa osatuz, nekazal guneetako konderri mailako lau hiri eta sei konderri:

Kultura

aldatu

Kulturaren alorrean Chengdu da toki bat non Sichuango Operaren ikuskizunak ohikoak diren. Pekingo Operaren aldagai bat da, non zenbait teknika berezi nabarmentzen diren, hala nola bianlian (aurpigekarak aldatzea), gundeng (kriseilu dantzariak) eta tunhuo (su-jaleak)[1].

Chengdun miretsia den poeta bat da Du Fu klasikoa. Chengdun bizi izan zen garaian etxola bat eraki zuen, eta bisitarientzako erakarpen puntua da 21. mendean ere Haizete batek etxola deuseztu zuen arren, poeta hiltzean herritarrek etxe berria altxatu zuten artista omentzeko. Ming eta Qing dinastia garaietan berreraiki behar izan zuten berriz ere, eraikuntzak kalteak jasan zituelako.

Ikustekoak

aldatu
  • Wu markesaren tenplua: Zhuge Liangen omenez eraiki zen, Hiru Erreinuen garaian Shu erreinuko lehen ministro izandakoa. Jatorrizko tenplua Liang hil baino 400 urte lehenago eraiki zen. Ming dinastia garaian, Shu errege izandako Liu Bei enperadorearen hilobiaren tenplua eraiki zen. Qing dinastia garaian tenplua eraberritu zen. 37.000 kilometro koadroko azalera dauka.
  • Wenshu monasterioa: Tang dinastia garaian eraikitako monasterio budista da. Wenshu jainkoaren omenezko monasterioa, Chengdun ondoen kontserbaturikoa da eta 5,5 hektareako azalera hartzen du. Tenpluaren konplexua 200 eraikinek osatzen dute, eta bertan budaren 400 estatuatik gora aurki daiteke.
  • Wang Jian jeneralaren hilobia: Tang dinastia garaian ejerzitoko jeneral izandako Wang Jianen hilobia da. Jenerala izan ondoren, Shu erreinuko enperadore izendatu zuten.
  • Panda Haztegi eta Ikertegia ere hiritik gertu da, 1993tik panda handien superbibentziara dedikatutako zentroa.

Gastronomia

aldatu

Sichuango gastronomiak ospe eta izaera berezia da Txinako sukaldaritzan, eta Chengdun du bere zentroetako bat. Zapore min pikanteak dira sukaldaritza honen ezaugarri ohikoena, eta Chengdun proba daitezkeen plateren artean daude burruntzi bariatuak (chuanchuanxiang), txerriki albondiga pikanteak (hongyou chaoshou), untxi errea eta fideoak kakahuete saltsa minean (dandianmian)[1].

Azpiegiturak

aldatu

Aireportua

aldatu

Metroa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Chengduko metroa»

Hiri senidetuak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Ingelesez) «Chengdu: Sichuan’s Fascinating Capital» South China Morning Post 2018-01-01 (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).

Kanpo estekak

aldatu



Geografia  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.