Cecilia Sarasola Iurrita
Cecilia Sarasola Iurrita (1949a) euskal fisikaria da eta EHUko Kimika Fakultateko irakaslea.
Cecilia Sarasola Iurrita | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1949 (74/75 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Donostia |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Lanak
aldatuFisika, kimika eta matematika euskaraz lantzen aitzindarietako bat izan zen. Berak idatzi zuen termodinamikari buruz euskaraz argitaratu zen lehenengo artikuluetako bat[1].
Nikolai Piskunov matematikari errusiarrak idatzi eta analisi matematikoan mundu osoan klasikoa den Kalkulu diferentziala eta integrala liburu mardula 1992an euskaratu zuen taldean parte hartu zuen honako hauekin: Jose Ramon Aizpurua Sarasola, Patxi Angulo Martin, Victoria Fernandez Gonzalez, Adela Moyua Pinillos, Juanjo Otxoa de Alda Etxebarria, Mari Jose Zarate Azkuna eta Enrike Zuazua Iriondo.
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, bere jarduera akademikoan kokatzen diren 6 lan agertzen dira.[2]
Goi-mailako aldizkari eta biltzarretan argitaratu dituen artikuluak 20 baino gehiago izan dira.[3] [4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Termodinamika itzulezina[Betiko hautsitako esteka] Cecilia Sarasola. Elhuyar aldizkaria, 9. zbkia, 457-463
- ↑ Cecilia Sarasola Iurritaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (6 produktu)
- ↑ 13 argitalpenen erreferentzia 1995-2000 tartekoak webgune pertsonal batean
- ↑ Cecilia Sarasolaren argitalpenak DBLP datu-basean (2000-2012)
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |