Joan Saus eta gazte talde batek 1901ean sortu zuten Centre d'Esports Sabadell baina ez zen 1903 arte legalizatu. 1906an Creu Alta auzoko estadioa inauguratu zuen. Hasiera batean marradun kamiseta txuri urdina zeukan baina 1913an kamiseta arlekinatua hartu zuen. Urte horretakoa du lehenengo txapelketa garaipena, Kataluniako bigarren maila hain zuzen ere. Honi esker Espainiako bigarren mailako txapelketa jokatu eta hau ere irabazi zuen Madrilgo Cardenal Cisneros taldearekin lau partida jokatu eta madrildarrek bosgarrenari uko egin ziotelako.
1934ean Kataluniako txapelketa lortu zuen eta hurrengo urteko Errege Kopan finalera iritsi zen baina Sevillak 3-0 gainditu zuen Madrilen. Kirol mailak gora egiten jarraitu zuen eta 1943an Lehen mailan sartu zen. 1947an bosgarren gelditu zen, hala ere emaitzarik onena 1969ko laugarren postua du. Honi esker 1970an Hirietako Ferien Kopan jokatu zuen baina lehenengo kanporaketan Club Brugge taldeak garaitu zuen. Hau da Europan jokatu duen aldi bakarra.
Lehen mailako azken denboraldiak 1986 eta 1988an izan zituen. Ordutik aurrera bigarren mailan eta batez ere bigarren B mailan aritu da, 2006-07 denboraldian hirugarren mailara jeisterakoan behea jo eta berriz gorantz egin zuen. 2011ean bigarren B mailako III. taldeko txapelduna izan zen eta play-offetan Eibar garaitu ondoren bigarren mailara itzuli zen. 2015ean maila galdu zuen.
2019-2020 denboraldian bere taldeko hirugarren postuan gelditu bazen ere play-offetan bigarren mailara igotzea lortu zuen. Urtebete egin zuen bertan.
2024-25 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 14
- Denboraldiak 2. mailan: 44
- Denboraldiak 2. B mailan: 22
- 1. maila RFEF: 3
- 2. maila RFEF: 1
- Denboraldiak 3. mailan: 8
- Ligako posturik onena: 4.a Lehen mailan (1968-69)
Azken urteetako ibilbidea
aldatu
Irabazitako txapelketak
aldatu