[go: up one dir, main page]

Center for Basque Studies

Center for Basque Studies/Euskal Mintegia Renon (AEB) dagoen ikerketa zentroa da, Nevadako Unibertsitatearen barruan dagoena, euskara eta euskal kulturaren inguruan lan egiten duena. Euskal Herritik kanpoko lekurik handiena da ezaugarri hauekin.

Center for Basque Studies
Datuak
Izen ofiziala
William A. Douglass Center for Basque Studies
Izen laburraC.B.S.
Motaikerketa zentroa eta ikasketa zentroa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
ZuzendariaXabier Irujo Ametzaga
Historia
Sorrera1967
webgune ofiziala

1967an sortu zuten.

Irakasleak

aldatu

Ikertzaile eta irakasleen artean hauexek ditugu: Jill Berner, Kathleen Camino, William Douglass, Imanol Irizar, Xabier Irujo, William H. Jacobsen, Jose Mallea-Olaetxe, Sandra Ott, Gloria Totoricagüena, Carmelo Urza, Linda White eta Joseba Zulaika.

Renoko Euskal Liburutegia

aldatu

1960ko hamarkadaren amaieran sortu zuten, zentroaren barruan, William Douglass, Robert Laxalt eta Jon Bilbao Azkarretaren eskutik.

Gaur egun, 50.000 liburu inguru eta 1.500 argitalpen ditu eskuragai, interneten bidez nagusiki.

Euren hitzetan, liburutegi hau:

  • Renoko Euskal Ikergunearen informazio beharrizanak asetzeko bidea da.
  • Euskal diasporaren eta euskaldunak atzerrian egindako ibilbidearen informazio-gunea da.
  • Ingeles hiztunentzako euskal mundurako leihoa da.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu