[go: up one dir, main page]

Carlos Alcolea

margolari espainiarra

Carlos García AlcoleaCarlos Alcolea izen-deiturez ezaguna— (Coruña, Galizia, 1949Madril, Espainia, 1992ko irailaren 20a) espainiar margolaria izan zen. Luis Gordilloren bideari jarraituz 1970-1980 hamarkadan garatu zen Madrilgo Figurazio Berriaren edota Laurogeiko Hamarkadako Pintura delako mugimenduaren kide izan zen.

Carlos Alcolea
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlos García Alcolea
JaiotzaCoruña, 1949
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1992ko irailaren 20a (42/43 urte)
Hobiratze lekuaSan Justoren hilerria
Heriotza modua: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Carlos Alcolea

1971n egin zuen lehen erakusketa Madrilgo Amadís galerian. Erakusketa hartan besteak beste Pierre Bonnard edo David Hockney artista zaharragoen lanetan inspiraturiko margolanak aurkeztu zituen. Alcolearen margolanak kolore distiratsuak eta dinamikotasun handia du, eta oso sortze-prozesu gogoetatsua islatzen du, formak eta marrazkia nagusi direla. Bere lan adierazgarrienen artean Biluzia eskaileratan behera (1976-1977), Matisse egunez, Matisse gauez (1977), edota igerilekuei buruzko oihal-sorta dira aipagarriak. Aprender a nadar (1980, Igeri egiten ikastea) saiakera idatzi zuen bere margolaritzari buruzko teorietan oinarrituta. 1992an, hil ondoren, Arte Ederretako Espainiako Saria eman zioten.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo-estekak

aldatu