[go: up one dir, main page]

Carlos Castillo Armas

Guatemalako presidentea

Carlos Alberto Castillo Armas (Santa Lucía Cotzumalguapa, Escuintla, 1914ko azaroaren 4a - Guatemalako Presidentetza Etxea, 1957ko uztailaren 26a). Guatemalako militar eta politikari bat izan zen. Guatemalako presidentea 1954ko uztailaren 8tik 1957ko uztailean presidentearen etxean hil zuten arte. Estatu Batuetako CIAk antolatutako Guatemalako 1954ko estatu-kolpearen buru izateagatik egin zen ezaguna.

Carlos Castillo Armas


Guatemalako presidente

1954ko irailaren 1a - 1957ko uztailaren 26a
Elfego Hernán Monzón Aguirre (en) Itzuli - Luis Arturo González López (mul) Itzuli

28. Guatemalako presidente

1954ko uztailaren 7a - 1957ko uztailaren 26a
Elfego Hernán Monzón Aguirre (en) Itzuli - Luis Arturo González López (mul) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlos Alberto Castillo Armas
JaiotzaSanta Lucía Cotzumalguapa (en) Itzuli1914ko azaroaren 4a
Herrialdea Guatemala
HeriotzaGuatemalako Hiria eta National Palace (en) Itzuli1957ko uztailaren 26a (42 urte)
Hobiratze lekuaGuatemala City General Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduamagnicide (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Odilia Palomo Paíz (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaEscuela Politécnica (Guatemala) (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraArmy of Guatemala (en) Itzuli
Graduakoronel
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa National Liberation Movement (en) Itzuli

Find a Grave: 64994961 Edit the value on Wikidata

Bere Gobernuan, Guatemalan gurtza askatasuna eta Eliza Katolikoaren nortasun juridikoa aldarrikatu ziren, Liberalismoak eta Komunismoak eragindako ustezko laidoengatik konpentsazio bezala. Gertaera hau ospatzeko, Monseñor Mariano Rossellekin batera meza bat eskaini zuen Estadio Olinpikoan, non Guatemalako San Frantziskoren tenpluko Andre Mariaren irudiaren Koroatze Kanoniko Historikoa egin zen, Errepublikaren zaindari nagusi bezala, eta, era berean, boto nazional bat eman zitzaion amabirgin horri.

Biografia

aldatu

Hegoaldeko Santa Lucía Cotzumalguapa hirian jaio zen, Escuintla departamenduan. Eskola Politeknikoan ofizial bezala graduatu zen, ondoren Kansaseko Fort Leavenworth base militarrean entrenatu zuten, non herrialde hartako zenbait militarrekin adiskidetasun harremanak ezarri zituen.

1944an Jorge Ubico presidentearen aurkako mugimenduetan parte hartu zuen, eta 1944ko Guatemalako Iraultzan Federico Ponce Vaides jenerala boteretik kendu zuen. Honek Eskola Politeknikoko zuzendari izendatua izateko balio izan zion. Postu horretatik, Juan José Arévalo doktorearen agindupean herrialdea hartzen ari zen zuzendaritza sozialista eta aurrerakoiaren aurka agertu zen, eta Francisco Javier Arana koronelaren buruzagitzarekin bat egin zuen.