Cape Fear (1991ko filma)
Cape Fear 1991ko Martin Scorsese estatubatuar zinema zuzendariaren suspensezko filma bat da. Bertan, Robert De Niro, Nick Nolte, Juliette Lewis, Jessica Lange, Joe Don Baker, Robert Mitchum eta Gregory Peck aktoreek antzeztu zuten.
Berez, 1962ko izen berdineko Cape Fear filmaren berregokitzapena izan zen, gainera orduko jatorrizko filma horretako bi protagonista izan ziren Robert Mitchum, Gregory Peck eta Martin Balsam aktoreak ere agertu ziren, oraingo honetan lehenbiziko bi aktoreen jatorrizko paperak Robert De Niro eta Nick Nolte aktoreek antzeztu zituztelarik.
Filmak Oscar Sarietarako bi izendapen jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Robert De Niro eta Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Juliette Lewis).
Argumentua
aldatuMax Cady (Robert De Niro) espetxean hamalau urtez egon den menditar basati bat da, hamalau urteko neska bat bortxatu eta jipoitzeagatik espetxeratua izan zelarik. Bere zigorraldian, Cadyk irakurtzen ikasi, liburuak ikasi eta bere buruaren abokatu bilakatu da. Espetxea lagatzean, bere bizitzako minutu bakoitza espetxeratu aurretik bera defendatu zuen Sam Bowden (Nick Nolte) abokatua eta haren familiaren bizitza suntsitzera bideratu du, Cadyren ustez abokatuak epaiketan ez baitzuen hura espetxetik libratzeko adina saiatu.
Aktoreak
aldatu- Robert De Niro: Max Cady
- Nick Nolte: Sam Bowden
- Jessica Lange: Leigh Bowden
- Juliette Lewis: Danielle Bowden
- Joe Don Baker: Claude Kersek
- Robert Mitchum: Elgart tenientea
- Gregory Peck: Lee Heller
- Martin Balsam: Epailea
- Illeana Douglas: Lori Davis
- Fred Dalton Thompson: Tom Broadbent
- Zully Montero: Graciella
- Charles Scorsese: Fruitu saltokiko bezeroa
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Cape fear filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)