Calpernia Addams
Calpernia Sarah Addams (Nashville, Tennessee, Ameriketako Estatu Batuak, 1971ko otsailaren 20a) estatubatuar idazle, aktore, musikari eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko bozeramaile eta ekintzailea da.[1]
Calpernia Addams | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Nashville, 1971ko otsailaren 20a (53 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Hume-Fogg High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, idazlea, musikagilea, fiddler (en) , LGBT ekintzailea, zinema aktorea eta film-zuzendaria |
Musika instrumentua | fiddlea autoharp (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Parte hartutako gatazkak | Golkoko Gerra |
calpernia.com | |
|
Biografia
aldatuNashvillen jaio eta hazi zen. Armadako mediku bezala zerbitzatu zuen Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada eta Marineen Taldeentzat. Zerbitzu militarreko azken urtean zegoela, bere burua emakume transgenerotzat agertu zuen. Addamsek Calpernia izena hartu zuen Williams Shakespeare idazlearen Julio Zesar lanetik (Zesarren emaztea zen Kalpurniaren aldaera) eta The Addams Family filman agertzen zen hilobi batetik.
2002an pertsona transgeneroen aldeko Deep Stealth ekoiztetxea sortu zuen Hollywooden Andrea Jamesekin batera. Biek Felicity Huffman aktorea prestatu zuten Transamerica filmerako, non Felicityk emakume transgenero baten papera antzeztu zuen.
2008ko otsailaren 11n Logo telebista-kateak Calpernia Addams protagonista zuen Transamerican Love Story reality-showa estreinatu zuen. Bertan, zortzi bikotekidegaik Calpernia maitemintzen saiatu behar zuten.
Lanak
aldatuLiburuak
aldatu- Calpernia Addams, Mark 947: A Life Shaped by God, Gender, and Force of Will (Writers Club Press, 2002). ISBN 0-595-26376-3
Filmografia
aldatuZinema | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Izenburua | Rola | ||
2005 | Transamerica | Calpernia | ||
2009 | He Likes Guys | Angie | ||
2011 | Woman's Picture | Ingrid | ||
2011 | Surrogate Valentine | Tammi |
Musika
aldatuSingleak
aldatu- Stunning
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) France, David. (2000-05-28). «An Inconvenient Woman» The New York Times Magazine (Noiz kontsultatua: 2017-06-26).
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Calpernia Addams |
- (Ingelesez) Calpernia Addamsen webgune ofiziala
- (Ingelesez) Calpernia Addamsen filmografia IMDb datu-basean