Burn-out sindrome
Burn-out sindromea, neke profesionalaren sindromea edo «erreta egotea» neke fisiko, emozional eta intelektualeko egoera da, lanbidearen eskakizunei erantzuteko gai ez izatera iritsi den langileak nabari duen estresaren ondorioz sortzen dena.[1] Berez luzaroko estresari erantzun bat da. Munduko Osasun Erakundeak 2019ko maiatzaren 25ean lanarekin lotutako gaitza gisa onartzeko asmoa adierazi zuen.[2]
Burn-out sindrome | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | betealdia, osasunerako arriskua psychosocial hazard (en) |
Espezialitatea | psikologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | Z73.0 |
GNS-10 | Z73.0 |
MeSH | D002055 |
Sintoma nabarmenenak
aldatuHauek izan daitezke:[3]
- Neke emozionala: Lanean erreta egoteak desgaste fisiko eta psikiko dakartza. Honako ondorioak ditu: lanaren errutina, estresa helburuak lortzeko.
- Bezeroekiko arreta falta: langileari pazientzia gutxitzen zaio, jarrera txarrak handituz.
- Antsietatea: lanarekin dekonektatzeko zailtasuna.
- Errealizazio profesional eza: autoestimua gutxitzen zaio, ilusioak galduz.
Sindromeari aurre egiteko gakoak
aldatuIdoia Apaolazaren arabera hauek izan daitezke estrategiak:
- Izan zure arazoen ikuspegi orokorra
- Identifikatu zure pentsamenduak: estresarekin eta kezkekin lotutako pentsamenduak identifikatu
- Hobetu zure lan harremanak
- Garatu enpatia eta asertibitaterako gaitasuna
- Aldateken aurrean izan jarrera irekia
- Autoestimua berreskuratu
Lanbideen araberako sindrome maila
aldatuLan-arloa | Lanean pertsona-errealizazioa | Neke emozionala | Despertsonalizazioa |
---|---|---|---|
Sei lanbidetan batezbesteko orokorra | Neurritsua | Neurritsua | Neurritsua |
Ospitaletan | Neurritsua | Neurritsua | Neurritsua |
Hezkuntza | Goia | Neurritsua | Goia |
Beste hezkuntza batzuk | Neurritsua | Apala | Apala |
Gizarte zerbitzuak | Goia | Neurritsua | Neurritsua |
Medikuntza | Neurritsua | Neurritsua | Neurritsua |
Osasun mentala | Goia | Apala | Apala |
Beste batzuk | Neurritsua | Neurritsua | Neurritsua |
Estres eta neke profesionalaren arteko diferentziak
aldatuSingh, Goolsby eta Rohoads egileentzako bi kontzeptu hauek oso desberdinak dira:[4]
Estres | Neke profesionala |
---|---|
Arazoetan gehiegizko inplikatzea | Inplikatze eza |
Hiperaktibitate emozional | Sorgortze emozional |
Kalte fisiologikoa lehen substratuan | Kalte emozionala lehen substratuan |
Akidura edo energia fisikoaren eza | Akidura motibazioari eta erergia psikikoari lotuta |
Depresioa energia fisikoak gordetzeko erreakzio gisa uler daiteke | Neke profesionalean depresioa tristurarekin lotutako idealen galera gisa uler daiteke |
Prozesu moderatuetan eragin positiboak izan ditzake (eustres) | Bakarrik eragin negatiboak |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Psikiatria Hiztegia] [2017]
- ↑ https://www.elconfidencial.com/alma-corazon-vida/2019-05-28/que-es-burnout-sindrome-trabajador-quemado_2039726/
- ↑ https://www.euskadi.eus/t59auUdaWar/t59aMostrarFicheroServlet?R01HNoPortal=true&t59aIdRevista=1&t59aTipoEjemplar=R&t59aSeccion=11&t59aContenido=1&t59aCorrelativo=1&t59aVersion=1&t59aNumEjemplar=108
- ↑ https://academicworks.cuny.edu/cgi/viewcontent.cgi?article=1316&context=cc_pubs