Burdaspariko monasterioa
Burdaspariko monasterioa (izen osoa: Burdaspariko Done Salbatzaile monasterioa) Nafarroa Garaiko Erronkariko ibaxako Burgi udalerriko Burdaspari herri hustuan dagoen monasterio zahar bat da.
Burdaspariko monasterioa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Burgi |
Koordenatuak | 42°44′30″N 0°58′50″W / 42.7416014°N 0.9804655°W |
Suntsipena | XIII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Kokapena
aldatuMonasterioa Burdaspari herri hustuan zegoen, Ezka ibaiaren ertzean, Burgi eta Erronkari artean, eta orain ia ez dago horren hondakinik.
Historia
aldatuEulogio Kordobakoak IX. mendearen erdialdean bisitatu zuen monasterioetako bat izan zen, gerora Done Salbatzaile izenpean agertzen dena. Burdaspal grafiarekin ere agertzen da. Mende bat geroago, 987an, Fortun abadeak Leireren benetako dohaintza berretsi zuen. Antso V.a Ramiritz erregeak Leireko abadian sartu zuen 1085ean, Longidako Andre Maria dekania, Ollateko Done Martie dekania eta Burgiko Done Petri, Zegarrako, Uliko, Urgueko eta Gortetzeko elizekin batera. Haren distira igarota, XIII. mendean desagertu zen. 1802an jaurerrien barruti biribil gisa mantentzen zen. Bere elizaren aztarnak geratzen dira oraindik.
Erreferentziak
aldatu- «BURDASPARIKO DONE SALBATZAILE MONASTERIOA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
- Nafarroako Entziklopedia Handia | BURDASPARIKO MONASTERIOA. (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).