[go: up one dir, main page]

Gwenn-ha-du, Bretainiako bandera da eta bretainieraz zuria eta beltza esan nahi du. Loira Atlantikoa frantziar departamentuko bandera ez ofizial gisan ere erabiltzen da.

Bandera moderno baten diseinua.

Haren neurriak ez daude ongi zehaztuta, 9:14 cm-tik 8:12 metrora doaz. Ez dute bakarrik elkarte kultural eta autonomistek erabiltzen, baita jende guztiak ere, orokorrean. Urte askoz, frantziar agintaritzak independetismoaren ikurtzat hartu izan du, baina joera aldatu egin da eta banderak jada ez du ñabardura politikorik, eraikin publikoetan agertzen baita, beste bandera ofizialekin batera. Bretainia guztian oso erabilia da eta udaletxe bretoi askotan ikusten da. Frantziar eskualdeetako banderen legislazio aldaketa dela eta, beharbada autoen matrikuletan ere ikusi ahal izanen da etorkizunean. Diseinu ohikoena goikaldean agertzen den irudikoa da.

Bandera historikoa, gurutze beltza

aldatu
 
Kroaz du edo Gurutze beltza

Bretainieraz: Kroaz du (Gurutze beltza). Gudaloste Bretoiaren bandera eta ikurra da (XIV-XVI. mendeetan). Historikoki, bretoiek hondo zuridun gurutze beltza erabiltzen zuten, San Piran-go pendoiaren alderantziz, Kornualles-eko bandera.

1188an Aitasantuak gurutzatu bretoiei eskaini zien berenganako onarpen edo omenaldi gisa, beste gurutzatuei eman zitzaizkien gurutze gorri, zuri, hori eta berdeekin batera (gaur egun gurutze eta bandera horiek herrialde eskandinavoetan erabiltzen dituzte). Ehun Urteko Gudan gurutzea kristau monarkien ezaugarri bilakatu zen. Eredu historiko hori da talde tradizionalistek nazionalisten aurrean defendatzen dutena, sustrai historikoak izateagatik eta estatubatuar oinarririk ez izateagatik.

Bretoi batzuen ustetan, bandera hura beltza eta zuria soilik erabiltzen zituen bakarra zen; halere, badira beste bandera zuri-beltzak darabiltzaten herrialde edo eskualdeak: Fribourg-eko kantoia, Zeuta, Kornualles eta Lisboa, besteak beste. Zinezkoa izan litekeena da desfileetan buru gainean eramaten den munduko bandera bakarra izatea.

Bandera abertzalea

aldatu

Gaur egungo bandera bretoia Morvan Marchal-ek 1923an sortu zuen (1900-1963 urteen artean, zenbait erakunde politiko eta kulturaletako kide izan zen). Estatu Batuak eta Greziako banderak erabili zituen oinarritzat, garai hartan bi herrialdeok askatasuna eta demokraziaren ikur gisan ikusten baitziren.

Bederatzi lerro beltz horizontalek Bretainiako Dukerria historikoki banatzen duten elizbarrutiak dira. Bost lerro beltzek frantsesa eta galoa hitz egiten diren komunitateak irudikatzen dituzte (Dol-de-Bretagne, Nantes, Rennes, Saint-Malo eta Saint-Brieuc). Lau lerro zuriek bretainieraz hitz egiten diren elizbarrutiak irudikatzen dituzte (Trégor, Léon, Cornouaille eta Vannes. Erminioak Bretainiako Dukerriaren erreferentzia dira.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu