Black Panther (Marvel Comics)
Black Panther, euskaraz Pantera Beltza, jaiotze izenez T'Challa, Marvel Comics komiki argitaletxearen superheroi bat da. Stan Lee eta Jack Kirbyk sortu zuten eta lehenbiziko aldiz Fantastic Four komiki aldizkariaren 52. zenbakian agertu zen (1966ko uztaila).
Black Panther (Marvel Comics) | |
---|---|
Marvel Unibertsoa eta Earth-616 (en) | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Stan Lee eta Jack Kirby |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Wakanda |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | superheroia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Storm (Marvel Comics) |
Bestelakoak | |
Superboterea | super-erreflexuak eta azkartasuna eta super-zentzumenak |
Etsaiak | Klaw (en) , Erik Killmonger (en) , Man-Ape (en) , Zenzi (en) , Baron Macabre (en) , Kiber the Cruel (en) , Achebe (en) eta Sons of the Serpent (en) |
Wakanda erresumako errege-babeslea da. Bere ahalmenen artean honakoak daude: Ezagutza aprobetxatzeko ahalmena;aurreko Pantera Beltzaren indarra eta eskarmentua; Giza ahalmenetik haratagoko indarra, abiadura, erreflexuak, arintasuna, erresistentzia, iraunkortasuna eta zentzumenak; jenio baten mailako adimena; arte borrokak, taktika eta estrategien maisua eta asmatzailea; vibraniumezko jantzia.
Zinema
aldatuZineman Chadwick Boseman aktoreak antzeztu du.
- Captain America: Civil War (2016)
- Black Panther (2018)
- Avengers: Infinity War (2018)
- Avengers: Endgame (2019)