[go: up one dir, main page]

Beatriz Patricia Ximena Allende Bussi, Tati izengoitiaz ezaguna, (Santiago, 1943ko irailaren 8a-Habana, 1977ko urriaren 11) Txileko mediku eta politikaria izan zen. Salvador Allenderen alaba, bere buruaz beste egin zuen. Xabier Letek 1978an abesti bat eskaini zion: "Lore bat, zauri bat".[1]

Beatriz Allende

Bizitza
JaiotzaSantiago1942ko irailaren 8a
Herrialdea Txile
HeriotzaHabana1977ko urriaren 11 (35 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Familia
AitaSalvador Allende
AmaHortensia Bussi
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaAllende familia
Hezkuntza
HeziketaConcepcióngo Unibertsitatea
Txileko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, iraultzailea eta zirujaua
Izengoitia(k)Tati
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txileko Alderdi Sozialista
IMDB: nm3441368 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Jatorriz euskalduna, belgikarra eta italiarra zen. Gurasoak Salvador Allende eta Hortensia Bussi ziren, bera izan zituezten hiru alabetako bat izan zen. Medikuntza ikasi zuen Concepcioneko Unibertsitatean, eta bertan kirurgialari medikoaren titulua lortu zuen.[2] Bere aita 1970ean Txileko lehendakaritzarako aukeratua izan zenean, Beatriz bere aholkulari eta kolaboratzaile hurbilena bihurtu zen. Allendek baino joera erradikalagoak zituen, eta haren eta BAMEk ordezkatzen duen Txileko ezker erradikalaren arteko negoziazioetan kontaktua egin zuen. Haurdun egon arren La Moneda jauregian egon zen aitarekin, azken egunera arte. Militar matxinatuen eraso eta mehatxu aurrean presidenteak Isabel arrebari, Beatrizi eta gainerako emakumeei jauregutik irteteko agindua eman zien. Ondoren, Salvador Allendek bere buruaz beste egin zuen.

Luis Fernández de Oña diplomatiko kubatarrarekin ezkondu zen, eta 1971ko irailean alaba bat izan zuen, Maya Fernández (ondoren Txilera itzuli zena). Aita erori eta hil ondoren, erbesteratu eta Kuban jarri ziren bizitzen.[3] Habanan jaiotako semea — Alejandro Salvador Allende — Fidel Castroren dekretuz, abizenak alderantzikatuta inskribatu zuten zeren eta amarena, bigarrena jarriez gero, Txileko presidentearena galduko litzateke eta. Alejandro Zeelanda Berrira joan zen bizitzera eta, heldua izan zenean, aitaren abizena erabili zuen berriro, Fernández.

Beatriz Allendek Habanako Elkartasun Antiinperialistako Txileko Batzordean lan egin zuen, idazkari exekutibo gisa. Augusto Pinochet jeneralak kolpea eman eta lau urtera, Beatrizek bere buruaz beste egin zuen pistola batekin tiro eginda. Indar Armatu Iraultzaileen Panteoian lurperatu zuten Kubako hiriburuko Kolon hilerrian. Ondoren, Txileko Santiagoko Hilerri Nagusiko Allende familiaren panteoira eraman zituzten gorpuzkiak.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu