[go: up one dir, main page]

Tebasen gidaritzapean, Beoziako hiri nagusiak bildu zituen Beoziako Ligak K.a. 550. urte aldera. Bigarren Gerra Medikoaren garaian (K.a. 480), Persiako Ligaren alde borrokatu zen, Platea eta Thespiai hiriak izan ezik, eta gainerako greziarrek deuseztatu zuten garaipenaren ondoan. Espartak antolatu zuen berriro, baina Atenasek berriz ere deuseztatu egin zuen, eta gobernu demokratikoak ezarri zituen Beoziako hirietan (K.a. 457). Espartaren alde atera zen Peloponesoko Gerran, eta aurka Korintokoan (K.a. 395-386); indarrik gabe utzi zuen Lazedoniako Ligak. Epaminondas eta Pelopidas jeneral beoziarrei esker, Tebas eta Beozia berriro ere nagusi geratu ziren gainerako greziarren artean. Atenasen aliatua zenez mazedoniarren aurka, Beoziak arazoak izan zituen Keroneako Guduaren ondoren (K.a. 338).

Ateniarrek ezjakintzat hartzen bazituzten ere, beoziarra izan zen Hesiodo poeta (tradizio epikoaren azken poeta handia), beoziarrak izan ziren Korina eta Pindaro poeta lirikoak, eta orobat Plutarko, Moralak lanaren egilea.

Erreferentziak

aldatu