Benedita Barata da Rocha
Maria Benedita Almeida Ribeiro Barata da Rocha[1] (Lisboa, 1949ko otsailaren 24a – ibidem, 2021eko urriaren 2a) portugaldar immunologoa izan zen[2], 1980ko hamarkadaren erdialdetik Frantzian lan egin zuena[3].
Benedita Barata da Rocha | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lisboa, 1949ko otsailaren 24a |
Herrialdea | Portugal Frantzia |
Lehen hizkuntza | portugesa |
Heriotza | Lisboa, 2021eko urriaren 2a (72 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lisboako Unibertsitatea Medikuntzako doktorea Glasgowko Unibertsitatea 1978) Doktoretza |
Doktorego ikaslea(k) | Gilles Marodon (en) |
Hizkuntzak | frantsesa portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | immunologoa eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Institut national de la santé et de la recherche médicale |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | European Molecular Biology Organization (en) |
Bizitza
aldatu1972an lizentziatu zen Lisboako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean, eta 1978an Immunologian doktoratu zen Glasgowko Unibertsitatean.
Frantziako Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionaleko ikerketa zuzendaria izan zen eta ikerketa-unitate bat zuzendu zuen Parisko Institut national de la santé et de la recherche médicalen[4].
T linfozitoak eta oroimen immunologikoa aztertu zituen batez ere[5]. T8 linfozitoen biziraupena prozesu aktibo bat dela frogatu zuen lehena izan zen[6].
Lisboan hil zen 2021eko urriaren 2an, minbiziak jota, 72 urte zituela[3].
Sariak eta errekonozimenduak
aldatu- 1983: Pfizer saria (António A. de Freitasekin batera)[7]
- 1987: Gulbenkian Zientzia Saria (António A. de Freitas eta António Coutinhorekin batera)[8]
- 2007: Frantziako Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionalaren zilarrezko domina[9]
- 2008: Ohorezko Legioaren Ordena[1]
- 2021: Portugalgo Zientzia, Teknologia eta Goi Mailako Hezkuntza Ministerioaren Merezimendu Zientifikoaren Domina[10]
Lan hautatuak
aldatu- Peripheral selection of the T cell repertoire (H. von Boehmerrekin batera, 1991)
- Differential requirements for survival and proliferation of CD8 naïve or memory T cells (C. Tanchot, F. A. Lemonnier eta A. A. Freitasekin batera, 1997)
- Response of naïve and memory CD8+ T cells to antigen stimulation in vivo (H. Veiga-Fernandes, U. Walter, C. Bourgeois eta A. McLeanekin batera, 2000)
- The role of the gut as a primary lymphoid organ: CD8αα intraepithelial T lymphocytes in euthymic mice derive from very immature CD44+ thymocyte precursors (L. Peaudecerf, P. R. dos Santos, A. Boudil, S. Ezine eta N. Pardigonekin batera, 2011)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Frantsesez) «Décret du 11 juillet 2008 portant nomination» JORF 163 2008-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ (Ingelesez) «Benedita Barata de Rocha, M.D., Ph.D.» European Academy of Tumor Immunology jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-05-07) (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ a b (Portugesez) Firmino, Teresa. «Benedita Rocha (1949-2021), um espírito livre apaixonado pela imunologia» Público 2021-10-08 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ (Frantsesez) «Directeur de Recherche de Classe Exceptionel» CNRS (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ (Frantsesez) «Benedita Almeida-Ribeiro Barata da Rocha - La Passion de L'Immunite» CNRS jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-07-11) (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ (Ingelesez) Tanchot, C.; Lemonnier, F. A.; Pérarnau, B.; Freitas, A. A.; Rocha, B. «Differential requirements for survival and proliferation of CD8 naïve or memory T cells» Science 276 (5321): 2057-2062. 1997-06-27.
- ↑ (Portugesez) «55º Aniversário Prémios Pfizer» Issuu (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
- ↑ (Frantsesez) «Benedita Rocha» Histoire de l'Inserm (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
- ↑ (Frantsesez) «Maria-Benedita Barata Da Rocha» CNRS (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ (Portugesez) «Medalhas de Mérito Científico» encontrociencia.pt (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).[Betiko hautsitako esteka]