Bastanga
Miliobatiformeen ordenako zenbait arrain kondriktiez esaten da. Gorputz zapala eta isats-hegatsik gabeko isats luzea dute. Obobibiparoak dira, eta itsaso epel eta tropikaletan bizi dira.
Bastanga ur gaziko arrain kartilaginosoen familia da, Dasyatidae izenekoa.
Bastanga | |
---|---|
Kretazeo berantiar-Gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Chondrichthyes |
Ordena | Myliobatiformes |
Familia | Dasyatidae D. S. Jordan, 1888
|
Gehienak munduko ur tropikal eta subtropikaletan bizi badira ere, badaude ur epeletan bizi direnak. Euskal Herriko itsasoan bi espezie bizi dira: bastanga arantzadun eta bastanga arrunta.
Bitxikeria
aldatuStephen Robert “Steve” Irwin, Krokodilo-ehiztaria ezizenez ere ezaguna 2006ko Irailaren 4an, Steve urpeko igeriketan ari zela, bularrean eztena sartu zion Dasyatidae familiako arraia batek, eta hantxe hil zen.
Ondoan zihoan kameralariak grabatu zuen heriotza. Steveren ekoizle John Staintonen arabera, Steve arraiaren gainera igo zen, eta arraiak isatsa jaso, bularrean kolpatu eta bihotza zeharkatu zion.
Genera
aldatu- Dasyatis Rafinesque, 1810
- Himantura Müller and Henle, 1837
- Makararaja Roberts, 2007
- Neotrygon Castelnau, 1873
- Pastinachus Rüppell, 1829
- Pteroplatytrygon Fowler, 1910
- Taeniura Müller and Henle, 1837
- Urogymnus Müller and Henle, 1837
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bastanga |
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Dasyatidae |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |